Maite nau... ez nau maite

Wikipedia, Entziklopedia askea
Berthold Woltzeren Parkeko eszena neska gazte maitemindu batekin.

Maite nau... ez nau maite (frantsesez: effeuiller la marguerite, literalki bitxiloreari hostoak kendu) jolas tradizional bat da, bereziki lotuta maitasunarekin eta nerabezaroarekin, non pertsona batek beste baten maitasuna ote duen bitxilore bati petaloak kentzen erabakitzen den.

Jolasten ari den pertsonak "maite nau" eta "ez nau maite" esaldiak bata bestearen ondoren esaten ditu, petalo bat kenduz lore bati, maiz bitxilore bati, esaldi bakoitzarekin. Azken petaloa kentzean esan den esaldia izango da loreak emandako benetako erantzuna, eta horrela jakin dezake ea beste pertsonak maite duen edo ez. Jolas hau maiz egiten da beste pertsonarekiko sentimenduak zein diren lagun batekin hitz egiten ari dela.

Kulturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goetheren Fausto lanean agertzen da erabakiak hartzeko sistema hau[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Collenberg-González, Carrie. (2021). «The Daisy Oracle: A New Gretchenfrage in Goethe's Faust» Goethe Yearbook 28 (1): 125–139.  doi:10.1353/gyr.2021.0006. ISSN 1940-9087. (Noiz kontsultatua: 2023-03-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]