Maithiliera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maithiliera
मैथिली
Maithili map.png
Datu orokorrak
Hiztunaklehen hizkuntza: 33.900.000 (2019)
lehen hizkuntza: 3.092.530 (2011)
lehen hizkuntza: 13.583.464 (2011)
lehen hizkuntza: 33.890.000 (2001)
bigarren hizkuntza: 195.000 (2001)
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
hizkuntza nostratikoak
euro-asiar hizkuntzak
indoeuropar hizkuntzak
Indo-irandar hizkuntzak
Indoariar hizkuntzak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza
AlfabetoaDevanagaria, Kaithi (en) Itzuli eta Tirhuta (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1baliorik ez
ISO 639-2mai
ISO 639-3mai
Ethnologuemai
Glottologmait1250
Wikipediamai
IETFmai

Maithiliera edo maithili hizkuntza (forma indigena: Maithilī) hizkuntza indo-ariar bat da, batez ere Indian eta Nepalen hitz egiten dena.

Maithileraz hitz egiten duen herria Maithil herria edo etnia da, eta hizkuntzaren hedapen eremua, lurraldeari, Mithila deritzo.

Hedapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indian, Bihar eta Jharkhand estatuetan hitz egiten da.[1] Nepalen, ekialdeko Teraian hitz egiten da, eta Nepalgo bigarren hizkuntza nagusia da.[2][3] Tirhuta idazkera erabiltzen zen lehen maithilera idazteko, gutxiagotan, Kaithi delako alfabetoa, baina 21. mendean Devanagari idazkeran idazten da.

Estatusa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003an, maithiliera Indiako Konstituzioaren hizkuntza ofizialen zerrendan sartu zen eta, horri esker, Indiako hezkuntzan, gobernuan eta beste testuinguru ofizial batzuetan erabil daiteke, adibidez funtzionario bihurtzeko behar den [1] UPSC azterketan eskatzeko eskubidea du herritarrak. 2018ko martxoan, hizkuntza ofizial gehugarriaren estatusa jaso zuen Maithilierak Jharkhand estatuan (beste dozena bat hizkuntza batzuekin du estatus hori).[4] Bihar estatuan hiztun asko izan arren, ez du estatus ofizialik.

Nepalgo Hizkuntza Batzordeak maithiliera hizkuntza ofizial izateko gomendatu du 1. eta 2. probintzietan, eta helburu batzuetarako baita Bagmati probintziako eskualde batzuetan.[5]

Maithili izena Mithila hitzetik dator, Janaka erregea agintaria omen zuen erresuma zahar batetik (Ramayanan aipatua).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]