Makabear

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Makabear (hebreeraz: מכבים or מקבים‎, Maqabim; latinez: Machabi edo Machado; grezieraz: Μακκαβαῖοι, Makkabaioi) K. a. II. mendean Jerusalemen bizi eta judaismoaren eta helenismoaren arteko borrokan gidari izan zen familia judu bateko kidea izan zen.[1]

Beraiek zuzendutako armada judu matxinoak Judea bereganatu zuen, garai haietan Seleukotar Inperioko probintzia bat besterik ez zena. Asmondar leinua eratu zuten, k. a. 164 eta k. a. 63 artean agintean egon zena. Judaismo berrezarri zuten, askotan fede-aldaketa behartuen bitartez, mugak zabaldu eta helenismoaren eragina gutxitu zuten.

Bere garaipena gogoratzeko, egungo juduek Hanukkah ospatzen dute.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2.   Urdang, Laurence; Donohue, Christine N. (1985), Holidays and Anniversaries of the World, Detroit: Gale Research Company, ISBN 0-8103-1546-7 .