Makakoaren autorretratua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Makako batek ateratako argazkietako bat

Makakoaren autorretratua 2011n makako beltz eme batek David Slater britainiar argazkilariaren tresneria erabiliz ateratako argazki saila da. Wikimedia Commonsek argazki hauek argitaratu eta gero, 2013an Slaterrek argazkien copyrighta aldarrikatu zuen.[1]

2014ko abenduan, Ameriketako Estatu Batuetako Copyright Erakundeak gizakiek ez egindako lanek Estatu Batuetan ez dituztela egile eskubiderik ebatzi zuen. 2016ko urtarrilean, San Frantziskoko epaile federala zen William Orrickek ebatzia berretsi zuen.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazkigintza Artikulu hau argazkigintzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]