Makaldi-ziza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Makaldi-ziza
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholoma
Espeziea Tricholoma populinum
J.E.Lange, 1933

Makaldi-ziza (Tricholoma populinum) Tricholomataceae familiako onddo bat da.[1]

Azkenaldian ez da biltzen, baina aurreko mendean makal-ziza (Agrocybe aegerita) bezain jazarria zen, eta oliotan edo ozpinetan kontserbatzen zen.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 6 eta 12 cm bitarteko diametrokoa. Hasieran globo itxurakoa edo hemisferikoa, gero zabaldu egiten da eta gutxi-asko lautu. Arre-gorrixka koloreko azala, ilunagoa erdirantz eta zenbait orban sakabanatu ilunekin. Gainazal leuna du, pixka bat likatsua hezetasunarekin. Ertz zurixka du, pixka bat inkurbatua.

Orriak: Ugari eta estu, untzinatuak, zuriak, askotan ertzean kolore arre-gorrixkaz zikinduta egoten dira.

Hanka: Lodia, sendoa, batzuetan lodituta, beste batzuetan okertuta, goiko aldea zuria eta irregularki arre-gorrixkaz orbandua gainerakoa.

Haragia: Trinkoa, zurixka, arrosa koloreko isla izaten du kapelaren azalaren azpian. Irin usaina du eta zaporea mikatz samarra.[2]

Etimologia: Tricholoma terminoa grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak. Populinum epitetoak, Populus generoari egiten dio erreferentzia, garrantzitsua makalentzat, makalen basoetan hazten delako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdipurdiko jangarria, maiz kontsumitzen da ugaria den herrietan.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tricholoma tridentinum delakoarekin, eta baita, Tricholoma pessundatum espeziearekin ere, hau ez da jangarria eta koniferoen basoetan bizi da.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenaren bigarren erdian, zurzuri eta makalen basoetako belarren artean, oro har, hainbat ale batera eta oso estu hazten dira.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Errusia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 180 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 296 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 158 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]