Makea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Makea
 Lapurdi, Euskal Herria
Macaye Eglise.JPG
Herriko eliza

Makeako armarria

Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
Elkargoa Euskal Hirigune Elkargoa
Barrutia Baiona
Kantonamendua Baigura eta Mondarrain
Izen ofiziala Macaye
Posta kodea 64240
INSEE kodea 64364
Herritarra makear
Kokapena
Koordenatuak 43° 19′ 48″ N, 1° 19′ 39″ W / 43.33°N,1.3275°W / 43.33; -1.3275Koordenatuak: 43° 19′ 48″ N, 1° 19′ 39″ W / 43.33°N,1.3275°W / 43.33; -1.3275
Makea hemen kokatua: Lapurdi
Makea
Makea
Makea (Lapurdi)
Azalera 19,75 km2
Garaiera 113-892 metro
Demografia
Biztanleria 548 biztanle (2013)
Dentsitatea 27,75 biztanle/km²
Zahartze tasa[1] % 31,52
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 61,11
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 79,15 (2011)
Genero desoreka[1] % 0,87 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 2,27 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 20,94 (2010)
Euskararen erabilera % 2,65 (2011)
Datu gehigarriak


Makea Lapurdiko udalerria da, Lapurdi Ekialdean kokaturik dagoena.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Makea izena, Makaiaga izen zaharraren sinplifikazioa da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxeak eta auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Baigura
  • Herribeherea
  • Ursuia
  • Zahiola

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Erregimenean, Makeako bizkonderria, Nafarroako Erresumaren menekoa zen.

1790ean, paisaia administratiboaren aldaketarekin batera, Makea, Makea, Lekorne eta Luhuso bere barnean hartzen zituen kantonamendu baten buru izan zen, Uztaritzeko barrutiaren barnean zegoena.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriko ekonomiaren oinarria laborantza da. Onetik kooperatibak Le Bleu des Basques izeneko ardi gazta ekoizten du.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lapurdiko udalerri txikienetako bat da Makea. XIX. mendearen hasieran 800 biztanle zituen, baina beheranzko joera izan zuen populazioak ordutik ia bi mendez, eta 1980ko hamarkadan 400 inguru besterik ez ziren. XXI. mendearen hasieran pixka bat gorantz egin zuen biztanleriak.

Makeako biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Makeako Angéle Mendibururen[2] testigantza. Baionara heldu zirelarik, Baiona Ttipiko San Andres elizako mezan dena frantsesez zela kontatzen du. Soulebet apeza iritsi zelarik aldiz, euskarak bere tokia lortu ahal izan zuen. Oraingo apez erdaldunak segitzen du ohitura hori. Euskal Herriko Ahotsak[3][4] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Makeako euskara[5] Sortaldeko nafar-laputera[6][7] da, zehatzango esanda, Beskoitzeko euskara[8] da herrian hitz egiten dena. Euskara nafarra eta erdialdekoa bezala, nafar-lapurtarra ere bereizgarri gutxikoa da. Egiturari dagokionez, gaur egun batasun eta berdintasun handiko agertzen zaigu, baina hori, gehienbat, azken hamarkadotako bilakaeraren ondorioa da. Lapurdiko eta Nafarroa Behereko euskararen arteko aldea txikia dela esan daiteke, eta horregatik multzo berean biltzen ditu Koldo Zuazok. Multzo honen azpian bi azpieuskalki bereiz daitezke: Sartaldekoa (itsasbazterrean hasi eta Ahetze, Senpere eta Ainhoa bitartekoa hartzen duena) eta Sortaldekoa (Nafarroa Behere osoa eta Lapurdiko ekialdea hartzen duena, zehatzago, Aturrialdeko eta Hazparneko eskualdeak). Azpieuskalki horien artean bada, dena dela, tarteko eremu bat, Uztaritze inguruko hizkerek osatzen dutena. Halakoetan gertatu ohi denez, bateko eta besteko berrikuntzak jaso ditu alderdi horrek, baina, aldiz, ez dauka bertan sortutako bereizgarri askorik. Azpieuskalki bi horietaz gainera, nortasun beteko hizkera bi egon dira, eta gaur egun ere oraindik nola edo hala badira: Amikuztarra (Nafarroa Behereko gainerako hizkeretatik zerbait bereizita eta Zuberoakotik gertu egon da) eta Kostatarra (Lapurdiko itsasbazterrean mintzatu da eta eskualde horretako bizilagunek hartu-eman estua eduki dute Gipuzkoako eta Nafarroako auzoekin).

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980. urtetik aurrera monumentu izendaturiko aztarna protohistorikoak aurki daitezke udalerriko lurretan.

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Makear ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ramuntxo Camblong (1940-) EAJren Ipar Buru Batzarraren presidentea.
  • Ganix Antxordoki (XIX. mendea), Bidarrain sortu eta Makeako Organbidea etxean bizi izan zen kontrabandista.
  • Anje Funosas (1989-), Granja etxeko pizza egile famatua. 2010 urtetik 2015 urtera "Pizza de Oro" saria irabazi du Erromako pizza txapelketa mundialean. Bere pizza famatuena "la pizza del Rhinoceros" deitzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Makea Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Lapurdi