Makimono

Makimono (japonieraz: 巻物) Japonian erabilitako paperezko edo zetazko bilkaria da[1], horizontalean hedatzen dena kakemonoa ez bezala, eta margolan edo kaligrafia lana duena.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Makimonoa jatorrizko txinatar bilkarien egokitzapen japoniarra da, VI. mendean monje budistek Txinatik eta Koreatik ekarriak[2]. Japonian, idazkera hau oso hedatua egon zen feudalismoaren garaian.
Makimonoak zetaz edo paperez (washi) eginda daude[3]. Bilkariak pixkanaka desbilduz irakurtzen dira; beraz, liburuen antzeko sistema narratiboa dute, batzuetan idazlanak hainbat bilkaritan hedatuz[4]. Kaligrafiaren alorrean, askotan berariaz egindako kutxatxo batean gordetzen dira, batzuetan artistak berak apaindua edo sinatuta[5].
Sushia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Makimono hitza sushi bilduak izendatzeko ere erabiltzen da[6], nahiz eta ohikoena makizushi izan, askotan maki bezala laburtua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Kenji Toda. (1969). Japanese Scroll Painting. Greenwood Press ISBN 0837118832..
- ↑ 巻物/絵巻物 Makimono/Emakimono, Ten Ryu, 2009. ..
- ↑ (Ingelesez) Yoshiyuki Nishio, Maintenance of East Asian Painting (Examination), The American Institute for Conservation, 1993.
- ↑ (Ingelesez) Evans, Toshie M.. (1997). A Dictionary of Japanese Loanwords. Greenwood Publishing Group, 230 or. ISBN 0-313-28741-4...
- ↑ (Ingelesez) Earnshaw, Christopher J.. (1989). Sho : Japanese calligraphy. Boston/Rutland/Vermont: Tuttle Publishing, 173 or. ISBN 0-8048-1568-2...
- ↑ (Ingelesez) Sushi Roll. sushiencyclopedia.com (kontsulta data: 2019-07-31)..