Makina elektriko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Makina elektriko (haize-sorgailu)

Makina elektriko, indar elektromagnetikoak erabiltzen dituen makina da. Edozein energia mota energia elektriko transformatzeko gailua da, eta alderantzizko funtzioa dauka ere bai. Halaber, definizioan sartzen dira elektrizitate-energia forma berdinean baina ezaugarri komenigarriago batekin eraldatzen dituzten makinak. Hiru talde handitan sailkatzen dira: motor elektrikoa, sorgailu elektrikoa eta transformadorea.

Makina elektrikoak, sorgailu moduan, ia munduko indar elektriko guztia sortzen du, eta sortutako indar elektrikoren % 60 inguru motor elektriko moduan kontsumitzen du. Makina elektrikoak XIX. mendearen hasieran garatu ziren, eta ordutik azpiegiturako osagai beharrezko bat izan da. Makina eraginkorragoek garatzea garrantzi handia dauka munduaren kontserbaziorako eta ordezko energiaren estrategiarentzat.

Makina elektrikoen potentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Potentzia elektriko»

Elementu batek denbora tarte batean sortu edo xahutzen duen energia elektriko kopuruari deitzen zaio potentzia elektriko. Potentzia guztien artean, makinaren ezaugarriak ematen dituena potentzia izendatua da. Makina elektriko batek eman edo xurga dezakeen potentzia maximoa da. Makinaren balio horretan lana egiten denean karga betean dagoela esaten da. Potentzia izendatua baino potentzia handiago baten lana egiten denean gainkargan dagoela esaten da, eta honek eroaletan arazoak sortzen ditu, korronte elektrikoa igotzen du eta horrek eroaleen berogailu anormala dakar.

Makina elektriko motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorgailu elektriko

Sorgailu elektriko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Sorgailu elektriko

Sorgailu elektrikoa energia mekanikoa energia elektriko bihurtzen duen gailu bat da. Energia mekanikoaren jatorria era askotakoa izan daiteke: uraren energia potentziala presa baten edo barne-errekuntzako motora, adibidez. Energiaren transformazioa iman finko batek edo elektroiman batek sortutako eremu magnetikoak armadurako harilkatuan indar elektroeragilea induzitzerakoan lortzen da; eremu magnetiko eta harilkatuaren artean mugimendu erlatibo bat egotean, indar elektroeragilea sortzen da. Sistema hau Faradayren legean oinarritzen da.

Motor elektriko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Motor elektriko»

Motor elektrikoa energia elektrikoa energia mekaniko bilakatzen duen makina elektrikoa da. Motorrak eta sorgailuak antzekotasun asko dituzte, motor elektriko batzuk itzulgarriak dira, hots, generadore elektriko baten gisa lan egin dezakete. Motor elektriko gehienek eremu magnetiko eta eroaleen interakzio bitartez biraketa indarra lortzen dute. Motor elektrikoak aplikazio desberdinetan aurkitzen ditugu, adibibez: haizagailuetan, auto elektrikoetan edo disko gogorretan.

Motor elektiko

Korrote zuzen edo korronte alterno bidez elika daitezke, horregatik, bi sailkapen nagusitan banatzen dira: korronte zuzeneko motorrak eta korronte alternoko motorrak.

Korronte zuzeneko motorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Korronte zuzena energia mekanikoan transformatzen du.

Korronte alternoko motorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Korronte alternoa energia mekanikoan transformatzen du. Motor alternoko erabilera oso zabalduta dago industrian; gaur egungo gailu elektriko gehienak motor hauen bidez higitzen dituzte.

Korronte alternoko hiru motor mota existitzen dira.

Transformadore

Transformadore[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Transformadore»

Korronte alternoko zirkuitu batean maiztasun bera mantenduz, tentsioa igotzeko edo jaisteko erabiltzen den makina estatikoa da. Honekin korrontea eramateko eta erabiltzeko ezaugarri egokiagoa bilatzen da.

Transformadore batean potentzia mantendu egiten da, hau da, sartzen den eta irteten den potentziak intentsitate berdina edo ia berdina dauka. Galerak ez dituzten transformadoreei idealak deitzen zaie; errealitatean ez dago horrelakorik. Galerak dituzten transformadoreei, ordea, nahiz eta galerak oso txikiak izan, transformadore errealak deritze.

Errendimendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Potentzia erabilgarria eta xurgatutako potentziaren erlazioa da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]






Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]