Makonde
![]() | |
Mota | etnia |
---|---|
Biztanleria (osoa) | 1.373.358 |
Hizkuntza | Makondera |
Geografia | |
Estatua | Mozambike eta Tanzania |
Makondea Tanzaniako hego-ekialdeko eta Mozambikeko iparraldeko talde etnikoa da. Makondeek Muedako goi-lautadan garatu zuten beren kultura, egungo Mozambiken. Gaur egun, Tanzania eta Mozambike artean banatuta bizi dira, Kenyan ere presentzia txikia dutelarik. Tanzaniako makonde biztanleria 2001ean 1.140.000 lagunekoa zela zenbatesten zen, eta Mozambikeko 1997ko erroldaren arabera, makonde biztanleria 233.358 lagunekoa zen. Orduan 1.373.358 ziren.
Ruvuma ibaiak bitan zatitzen du herria; Tanzaniakoek bere burua Makonde deitzen dute, Mozambikekoek, berriz, Maconde. Talde biek denboraren poderioz hizkuntza aldaera ezberdinak garatu dituzte, jatorri eta kultura bera izanda ere.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Makondeek arrakastaz eutsi zieten afrikarren, arabiarren eta europarren eraso esklabistei. 1920ko hamarkadara arte ez zituzten kolonialki menderatu. 1964an Portugalen subiranotasunaren aurka hasi eta 1975ean Mozambikeren independentziarekin amaitu zen gerrilla makondek hasi zuen. Gerrilla hau FRELIMO mugimendu iraultzaileak zuzendu zuen,[1] bere finantza-baliabideen zati bat makonde grabatuen salmentatik lortzen zuena.
Makondeak zura lantzeagatik dira ezagunak, baita pubertaroko erritoak edo helduarorako iniziazio-erritoak betetzeagatik ere.
Hizkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Makondeek makonderaz hitz egiten dute, chimakonde bezala ere ezaguna, yaoeratik oso gertu dagoen bantu hizkuntza.[2] Askok beste hizkuntza batzuk hitz egiten dituzte, hala nola ingelesa Tanzanian, portugesa Mozambiken eta swahilia eta makua bi herrialdeetan.[2]
Gizartea eta erlijioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Makondearena gizarte matrilineala izan ohi zen, seme-alabak eta herentzia emakumearenak dira, eta senarrak emaztearen herrixka edo herrira joaten dira bizitzera. Bere erlijio tradizionala antzinako kultuen forma animista da, oraindik mantentzen dena, nahiz eta Tanzaniako makondeak nominalki musulmanak izan eta Mozambikekoak musulmanak edo katolikoak izan.[3]
Makonde artea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Makondeek zura landu ohi dute, normalean etxean erabiltzeko objektuak egiteko, baita irudi apaingarriak eta maskarak egiteko ere. 1930eko hamarkadatik aurrera, kolonizatzaile portugaldarrak iritsi ondoren, misiolari eta merkatarien artean zurezko eskultura horiekiko interesa piztu zen, eta horietako asko erosten hasi ziren. Makonde eskultoreak, interes hori ezagututa, pau-preto (ebanoa, diospyros ebenum) eta pau-rosa (swartzia spp.) erabili zituzten beren piezak egiten, ordura arte erabiltzen ari ziren egur leun eta ez oso erresistentearen ordez.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Appiah, Kwame Anthony; Gates, Henry Louis, eds. Encyclopedia of Africa. 2 Oxford New York: Oxford University Press, 115 or. ISBN 9780195337709..
- ↑ a b Twelve African Languages - Makonde Dimmendaal, G, J. 2009. Coding Participant Marking: Construction Types in Twelve African Languages. John Benjamins Publishing. p281.
- ↑ (Ingelesez) Service, Islington Education Library. (2003). «Makonde 'Tree Of Life' Carving, Tanzania | Object Lessons - Ceremony & Celebration: Family & Culture» Islington Education Library Service.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |