Makrino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Makrino
Aureus Macrinus-RIC 0079.jpg
Erromatar enperadorea

217ko apirilak 11 - 218ko ekainak 8
Karakala - Heliogabalo
Antzinako Erromako senataria


Praetorian prefect

Bizitza
Jaiotza Cherchell164
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza Kapadozia218 (53/54 urte)
Heriotza modua gizahilketa
heriotza zigorra
Familia
Ezkontidea(k) Nonia Celsa
Seme-alabak
Leinua Severar leinu
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta abokatua
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Antzinako Erromako erlijioa

Makrino (latinez: Marcus Opellius Macrinus; 165 - 218) erromatar enperadorea izan zen 14 hilabetez, 217tik hil zen arte. Mauretania probintzian jaio zen lehen erromatar enperadorea izan zen.

Estreinako urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Equites mailako familia batean jaio zen. Jatorrizko Mauretania probintzian hezia, Makrino Erromako klase politikora iritsi ahal zen, abokatu trebeko entzutea lortu zuen-eta.

Septimio Severoren agintaldian burokrata garrantzitsua bilakatu zen. Karakalak Pretoriar Goardiako prefektua izendatu zuen. Equites mailako batek jaso ahal zuen posturik altuena. Makrino zerbitzari leiala izan zen harik eta, iturrien arabera, iragarle batek Karakalaren ondorengoa izanen zela jakinarazi zion arte. Etsai politikoak hiltzeko Karakalaren joera zela-kausa, Makrino bere burua arriskuan ikusten hasi zen.

217ko udaberrian, Karakala ekialdean zegoen, Partiarren kontrako gerra prestatu nahian. Makrino eta Pretoriar Goardiako beste batzuk enperadorearekin zeuden. Carrhaeko guduaren lekutik hurbil zegoen Selene tenplu bat bisitatzera joan zen Karakala, bizkartzainak lagun. Zer gertatu zen ez dago garbirik, baina Makrinoren arabera bizkartzain batek Karakala hil zuen. Apirilaren 11n, enperadorea izendatu zuen bere burua. Antonino izena ere hartu zuen, Antoniar leinuarekin bat egiteko asmotan.

Agintean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Equites mailakoa bazen ere, Senatuak berretsi zuen Makrinoren izendapena.

Kanpoko politikan, Makrinok bakea borroka baino hobesten zuen. Daziako matxinadak bertan behera geratu ziren Karakalak bahitutakoak Makrinok bueltarazi zituenean. Armeniako tronuan Tiridates onartu zuen. Partiarrekin, halere, ez zegoen hitzarmenik egiterik. Nisbis hiriaren ondoan erromatarrak garaituta atera ziren 217ko udan.

Gerran aritzeko gogo ezak eta partiarren kontrako porrotak ez zuten oso eragin baikorrik soldaduengan. Gainera, Karakalak luzatu zizkien pribilegioak murrizten hasi zen Makrino. Esaterako, errekluten soldatak beteranoenak baino txikiagoak ziren.

Erroman ere ez zeun ospe onik lortu. Boterea hartutakoan ez zen hiruburua joan. Gainera, udaren bukaeran ekaitza batek suteak eta uholdeak eragin zituen. Makrinoren gizonek ezin izan zituzten kalteak berehala konpondu.

Erorialdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahigabea Severar leinukoek areagotzen zuten, batik bat Karakalaren izebak, Julia Mesak, eta honen alabek, Julia Soemiasek eta Julia Mameak.

Makrinok jauregi inperialetik bota zituen. Nolanahi ere, Siriako etxetik, severiar emakume horiek konspirazioa sortu zuten beste severar bat tronuan kokatzeko. Julia Soemiasen semea, Heliogabalo, hautatu zuten Karakalaren ondoregoa izateko.

Maiatzaren 18an, Siriako legio batek enperadore izendatu zuen Heliogabalo. Makrinoren armada garaitu zuten severarrek, eta Makrinok mozorroturik egin behar izan zuen ihes. Erromara zihoazela atzeman eta hil zuten.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Makrino Aldatu lotura Wikidatan