Makron (ikurra)

Makrona (¯) grezieratik datorren hitza da (μακρόν makrón «luze»), halaber goi-marra[1] deitua, ikur diakritikoa da, latindar alfabetoa erabiltzen duten hizkuntzen artean zabalduta dagoena. Alfabeto zirilikoan ere erabiltzen daː adibidez, mansieraren idazketan.
Unicoden U+0304 eta U+00AF kodeak ditu.
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gehienetan bokal luzeak adierazten ditu ikur horrek, adibidez, Polinesiako hizkuntzak (maoriera, samoera, hawaiiera eta besteak), nahuatlez, japoniera latin alfabetoa ematean, Hepburn erromanizazioan (通気, tsūki, "aireztapen" eta 月, tsuki, "Ilargia / "hilabete") eta baltiar hizkuntzetan (Ā, Ē, Ī, Ō, Ū). Euskaraz erabili da il edo ll soinua adierazteko, L̄ gisa.
Tonua adierazteko erabiltzen da ere, hala nola, pinyin izeneko sisteman (txinera latindar alfabetoaz idazteko: Hepburn erromanizazio berritua).[2]
Hizkuntzalaritzatik at, matematika eta fisikan erabiltzen da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Bulego-materialak Hiztegia] [2009]
- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 171. arauaː Asiako toponimia. .