Malakate
| Malakate | |
|---|---|
| transport system (en) | |
Malakatea[1] gailu mekaniko edo gizaki edo abereen indarrez mugitzen den tornu bertikala da. Dibidieta nautikoen antzerakoak dira. Espainiar asmakuntzatzat hartzen dute.[2]
Malakateak etxola moduko eraikuntzetan sartuta erabili zituzten, besteak beste; Bilboko saneamendu-sarearen parte ziren. Mota horretako eraikin ugari daude oraindik Getxo aldean.[3] Ikusi: Elorrietako punpatze etxea eta Getxoko malakateak.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrabol birakari bat da, eta haren inguruan kable bat edo unama bat biltzen da, beste aldean lotutako kargaren mugimendua eraginez. Eskuzko malakateetan, zilindro birakariaren muturretan gurutzatutako barra batzuek beharrezko indarra aplikatzeko aukera ematen dute. Ekipamendu nautikoaren zati integrala dira, besteak beste. Ibilgailuen aurrealdean ere erabiltzen dira, ibilgailuaren motorretik independenteak izan ohi diren motor elektrikoek eraginda. Horiei esker, kako bat puntu solidoren batera ainguratzen da, ibilgailuari tira egin eta egoera zail batetik ateratzeko (lokatza, malda...).
Kablea altzairuzkoa edo material sintetikoa izan daiteke, kevlar bezala. Kevlarra arinagoa da, eta hobeto eusten die tiraldiei, baina ez du hain erresistentea marruskadurekiko arrastatzean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Sagardogintza Hiztegia] [2015]
- ↑ Lummis, Charles Fletcher. (2009). Flowers of our Loast Romance. BiblioBazaar, LLC, 202 or. ISBN 1115547461..
- ↑ (Ingelesez) Carcamo, Joaquín. (1996). «¿Qué esconden los enigmáticos malacates? Notas sobre el saneamiento de Bilbao de finales del siglo XIX» (pdf) Galea (Getxo) (248).