Malcolm II.a Eskoziakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Malcolm II.a Eskoziakoa
Malcolm II.a Eskoziakoa

1005 – 1034
Aurrekoa Kenneth III.a Eskoziakoa
Ondorengoa Duncan I.a Eskoziakoa

Jaiotza 980 inguru
 Eskozia
Heriotza 1034ko azaroaren 25a
Glamis
Ionako abadetxean ehortzia
 Eskozia
Ezkontidea(k) Suthen

Malcolm II.a Eskoziakoa (Eskoziako gaeleraz: Máel Coluim mac Cináeda), ezizenez Forranach, hots "Suntsitzailea" (980 inguru, Eskozia - 1034ko azaroaren 25a, Glamis, Eskozia) Piktoen erregea eta Eskoziako Erresumako hamaseigarren erregea izan zen, garai hartan Alba izenaz ezagutzen zena. Alpin etxeko azken erregea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kenneth II.aren semea zen eta Malcolm I.aren biloba. Kenneth II.a borrokazelaian erahil zuenean bihurtu zen errege eta aurreko erregeen erregealdia oso motza izan zen arren Malcolm bigarrenak 29 urte egin zituen Eskoziarren agintari.

1006an Bernicia inbaditu zuen, baina Durham (Ingalaterra) setiatu zuenean porrota eragin zioten Northumbriarrek. 1018an bigarren eraso bat egin zuen, oraingoan arrakastatsuagoa izan zen, ingelesak daniarren aurkako borrokan sarturik zeudela aprobetxatu baitzuen.

Hiru alaba izan zituen eta ondorioz Alpin etxearen jarraipenik ez zuen izan Eskoziako erregetzak. Alabak ordea estrategikoki ezkontarazi zituen bere influentzia handitu eta egonkortzeko. Horrela Orkadekin iparraldean eta Strathclyderekin mendebaldean aliantzak eratu zituen. Bizialdiaren azken aldian tentsioak sortu ziren eskoziarren artean eta 1034an erahila izan zen. Dunkeld etxeko Duncan I.a izan zen bere ondorengoa.


Aurrekoa
Kenneth III.a Eskoziakoa
Eskoziako Erresumako erregea
10051034
Ondorengoa
Duncan I.a Eskoziakoa