Malcolm Lowry

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Malcolm Lowry
Bizitza
Jaiotza Birkenhead1909ko uztailaren 28a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Chalvington with Ripe1957ko ekainaren 26a (47 urte)
Hobiratze lekua The Parish Church Of St John The Baptist
Hezkuntza
Heziketa St Catharine's College
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea idazlea, poeta eta eleberrigilea
Lan nabarmenak Sumendiaren azpian
Influentziak William Faulkner
IMDb nm0523345

Clarence Malcolm Lowry (ˈlaʊri ahoskatua; New Brighton, Cheshire, 1909ko uztailaren 28aRipe, Sussex, 1957ko ekainaren 26a) Ingalaterrako idazlea izan zen, jatorri oneko familia dirudun batean jaioa.

Hamazortzi urterekin marinel joan zen ekialdeko itsasoetara. Cambridgen literatur ikasketak amaitzea lortu zuen. Gaztetan neurriz gain edaten hasia. Mexikon egon ostean, azken urteak Kanadan eman zituen, Ingalaterran alkoholagatik hil arte.

Sumendiaren azpian da bere idazlan ezagunena. Ia obra bakarreko idazlea da, hainbat poema eta beste narrazio batzuk idatzi arren. Erreferentzia klasikoz jositako alkoholismoaren gaineko idazlan semiautobiografiko hau biribil-biribiltzat dute adituek Sumendiaren azpian nobela. John Huston zinema-zuzendariak pelikula bat errodatu zuen nobela honekin 1947an Mexikon.

Karlos del Olmok egindako itzulpena argitaratuta dago Literatura Unibertsala sailean.[1]

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ultramarine (1933)
  • Under the Volcano Sumendiaren azpian (1947)
  • Hear Us O Lord from Heaven Thy Dwelling Place (1961)
  • Selected Poems of Malcolm Lowry (1962)
  • Lunar Caustic (1968)
  • Dark as the Grave wherein my Friend is Laid (1968)
  • October Ferry to Gabriola (1970)
  • The Cinema of Malcolm Lowry: A Scholarly Edition of Malcolm Lowry's "Tender is the Night" Miquel Mota & Paul Tiessen (1990)
  • The 1940 Under The Volcano (1994)
  • La Mordida Patrick A. McCarthy (1996)
  • In Ballast to the White Sea (2014), Patrick A. McCarthy, , University of Ottawa Press, ISBN 978-0-7766-2208-8

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lowry, a Biography, Douglas Day (1973)
  • Volcano: an inquiry into the life of Malcolm Lowry (RCA/Columbia Pictures Home Video, 1984)
  • Malcolm Lowry Remembered, G. Bowker, ed (1985)
  • Pursued by Furies: A Life of Malcolm Lowry, G. Bowker (1993)
  • Inside the Volcano: My Life with Malcolm Lowry, Jan Gabrial (2000)

Erreferentzia zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sumendiaren azpian liburuaren fitxa Literatura Unibertsala sailean