Malcolm Young

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Malcolm Young
Malcolm Young at ACDC Monster of Rock Tour.jpg
Bizitza
Izen osoa Malcolm Mitchell Young
Jaiotza Glasgow1953ko urtarrilaren 6a
Herrialdea  Australia
Heriotza Australia2017ko azaroaren 18a (64 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak gitarra-jotzailea, musikaria eta kantugilea
Kidetza AC/DC
Genero artistikoa Hard rocka
traditional heavy metala
Blues rocka
rock and rolla
Musika instrumentua gitarra
Gitarra elektrikoa
Diskoetxea EMI
IMDb nm0949850
http://www.acdc.com/

Malcom Mitchell Young (Glasgow, Eskozia, 1953ko urtarrilaren 6a - 2017ko azaroaren 18a) Angus Youngen anaia izan zen eta, hau bezala, AC/DC musika taldearen kide eta sortzailea.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malcom Mitchell Young Glasgowen jaio zen Eskozian, 1953ko urtarrilaren 6an. Gurasoak Malcolm William Young (19111985) eta Margaret Youngen (19131988) izan zituen eta, 1963an, Malcom haurra zelarik, ia familia osoa Australiara joan zen bizitzera. Senideak George, Margaret, Angus eta Alex izan zituen eta azken hau Londresen geratuko zen.

George Young The Easybeats rock bandako kide egin zen eta arrakasta lortu zuten Australian 1965-68 bitartean. Friday on My Mind abestiak nazioartean entzutea lortu zuen.

Futbolari ona izateko bidean, ezin izan zuen jarraitu ez baitzen 14 urtera arte nahikoa hazi. Lehen gitarra amaren eskutik etorri zitzaion, erakusten zuen jenio bizia erlaxatzeko ondo etorriko zitzaiola-eta. Gero anaia Angusentzako izango zen hura. Gitarra akustikotik gitarra elektrikora aldatu zen berehala eta George Young anaia zaharrenak asko erakutsi zion horretan. Malcolmek Gretsch Jet Firebird gitarra jotzen zuen, The Beast, bere hasierako Gretsch gorria, oso ezaguna egin zelarik[1].

Lana aurkitu bezain laster eskola utzi zuen eta ingeniari lanetan aritu zen. Aldi berean hasi zen bere lehen bandan, The Velvet Underground (Ez New Yorkeko The Velvet Underground) eta T. Rex eta The Rolling Stones taldeen abestien bertsioak egiten zituzten. Angus, bere aldetik, Kantuckee bandan hasi zen.

AC/DC eta arrakasta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1973an, Malcolm eta Angus Youngek AC/DC sortu zuten. Malcolmek 20 urte zituen eta Angusek, berriz, 18. Malcomen musikak 50eko rock and rolla eta bluesaren eragina du. Ez zen anaia bezain ezaguna eta eszenategian ez zen hura bezala nabarmentzen, baina Malcolmek idatzi zituen, Angusekin batera, AC/DC bandaren abesti gehienak eta Bon Scott eta Brian Johnsonen ondoan, bandaren buru kontsideratua zen. Erabaki garrantzitsuak berak hartzen zituen eta abestiak egin eta bandaren disko pare bat ekoiztu ere bai.

90aren hasieran, The Razors Edge biran ari zirela, banda utzi beharrean izan zen, alkohol adikziorako trataera behar zuela-eta. Tarte horretan bere iloba zen Steve Youngek ordezkatu zuen.

Malcom Linda Youngekin ezkonduta zegoen eta bi seme alaba izan zituzten: Ross eta Cara.

Malcolm rockaren historian gitarrajole hoberenetarikoa kontsideratuta dago.

Frenzal Rhomb banda australiarrak Forever Malcolm Young albuma egin zuten bere omenean (Bob Dylanen Forever Young albumari aipu eginez).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]