Malen Vilches Plaza
| Malen Vilches Plaza | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Iruñea, 1953ko abuztuaren 14a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Gasteiz, 2026ko abuztuaren 31 (73 urte) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | agronomoa, feminista, antimilitarismoa eta bakezalea |
Malen Vilches Plaza (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1953 - Gasteiz, Araba, 2026ko abuztuaren 31)[1] mendietako ingeniaria, euskalduna, feminista, antimilitarista eta giza eskubideen aldeko aktibista izan zen.[2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruñean jaio zen 1953an. Maistra tituluduna, Tafallako ikastolako lehen irakasleetako bat izan zen eta Gasteizko Irakasle Eskolan ere aritu zen lanean.[3]Mendi-ingeniari gisa, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurumen sailetan lan egin zuen. Mendi Zerbitzuko arduraduna izan zen[4], arauak sustatu zituen eta basoa antolatzeko, basoa berritzeko eta ingurune naturala hobetzeko lanak zuzendu zituen. Interes berezia jarri zuen Arabako mendien kudeaketan parte hartzen duten erakundeen arteko lankidetza eta zabalkundean.[5][6]Aldundiko bozeramaile teknikoa izan zen ingurune naturaleko araudien dibulgazioan.[7]
Euskal Herriko giza eskubideen defendatzailea,[8] ekintzaile feminista eta antimilitarista izan zen Emakumeok gerraren aurka kolektiboan.[9][10][11][12][13] Beste pertsona batzuekin batera, Arabako SEADen Lagunen Elkartea sortu zuen.[14][15]eta SOS Alkerdi plataforman parte hartu zuen Urdazubiko kultura eta ingurumen-ondarearen defentsan.[16][17][18][19]
Arabako Emakumeen Asanbladako kide ere izan zen, [20][21]eta Gasteizko Emakumeen Etxearen, Sorginenea Elkartearen bultzatzailea.[22]Eleen Ganbara, Emakumeen Etxeko liburutegian eta irakurketa klubetan parte hartzaile aktiboa zen.[23]
Hainbat iritzi artikulu argitaratu ditu Euskal Herriko hedabide eta plataformetan, hala nola Berria egunkarian eta Komunen Fundazioan, normalean feminismo antimilitaristan bideratua.[24]
Lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Vilches Plaza, Mª Elena; Abad Lopez, Carlos (2012). «Arabako baso-erreserbak: Mendiei buruzko 11/2007 Foru Araua aplikatzeko babes-figura berria». Foresta (Basogintzako Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofiziala) (55): 20-25. ISSN 1575-2356.[25]
- «Arabako zuhaitz zaharrak - Ondare historiko bat. Haren kontserbazioari eta kudeaketari buruzko eztabaidak». Cuadernos de la Sociedad Española de Ciencias Forestales (38): 177-182. ISSN 1575-2410.[26]
Sariak eta aitortzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2026an Fronte Polisarioak omenaldia egin zion saharar herriarekin zuen konpromisoagatik.[27]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Malen Vilches Plaza. .
- ↑ sedecentral. (2026-09-03). Hoy queremos dedicar unas palabras a Malen Vilches: – Sartu Álava. (kontsulta data: 2026-09-04).
- ↑ «Las primeras profesoras de la Ikastola de Tafalla, protagonistas en el Día del Euskera - Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala» www.tafalla.es (kontsulta data: 2026-09-26).
- ↑ ARRATIBEL, IMANOL. (2009-03-28). «Representantes de la Diputación de Alava visitaron el banco de semillas de Fraisoro» El Diario Vasco (kontsulta data: 2026-09-04).
- ↑ «Entrevista a María Elena Vilches Plaza, Jefa del Servicio de Montes del Departamento de Medio Ambiente y Urbanismo. Diputación Foral de Álava» Revista Montes (113): 11-12. 2013.
- ↑ garcía, ainara. (2010-07-22). «El peligro de incendios forestales impone la prohibición de hacer fuego en el campo» Diario de Noticias de Álava (kontsulta data: 2026-09-04).
- ↑ EITB. «Joseba Egibar y Oscar Matute, este sábado en ‘MQP’» EITB (kontsulta data: 2026-09-04).
- ↑ Asociación de Amigos y Amigas de la RASD de Álava. (2008). «La situación de los derechos humanos en los territorios ocupados del Sáhara Occidental: Responsabilidades de Marruecos, responsabilidades en la comunidad internacional y responsabilidades corporativas» biblioteca.hegoa.ehu.eus (kontsulta data: 2026-09-26).
- ↑ «La vida en el centro desde el feminismo antimilitarista | Aula virtual de Nociones Comunes» aula.fundaciondeloscomunes.net (kontsulta data: 2026-09-04).
- ↑ «Gerrarik Ez. Resistir a las Guerras y al Militarismo 2026: fechas, horarios y toda la info en Vitoria» www.planomato.com (kontsulta data: 2026-09-04).
- ↑ Bretos. (2024-11-27). «Hemos recibido la formación del 25 de noviembre: el impacto de la guerra en las mujeres» Steilas (kontsulta data: 2026-09-04).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-12-12). «Contra la derogación de la Carta de Justicia y Solidaridad con los Países Empobrecidos» naiz: IRITZIA (TAI GABE DIGITALA SL) (kontsulta data: 2026-09-04).
- ↑ Bretos. (2024-11-27). «Hemos recibido la formación del 25 de noviembre: el impacto de la guerra en las mujeres» Steilas (kontsulta data: 2026-09-11).
- ↑ «Mesa redonda: Sáhara Occidental, memoria y compromiso 50 años construyendo una nación» Saharaelkartea (kontsulta data: 2026-09-04).
- ↑ «MESA REDONDA: CASAS DE MUJERES EN LOS CAMPAMENTOS DE POBLACIÓN REFUGIADA SAHARAUI» Coordinadora de ONGD de Euskadi (kontsulta data: 2026-09-04).
- ↑ Elola, Naiara. (2016-09-03). «Babesa legearen menpe» Berria (kontsulta data: 2026-09-04).
- ↑ Elola, Naiara. (2016-10-05). «Alkerdi beste 30 urtez ustiatzeko luzapena baliogabetu dute» Berria (kontsulta data: 2026-09-05).
- ↑ Vigor, Iñaki. (2016-02-04). «Piden que Alkerdi sea declarada Patrimonio de la Humanidad» naiz: (kontsulta data: 2026-09-26).
- ↑ «À Urdax, ils veillent sur les trésors archéologiques des grottes Alkerdi» SudOuest.fr 2021-08-18 (kontsulta data: 2026-09-26).
- ↑ «Cooperación al desarrollo - Áreas de actuación» www.vitoria-gasteiz.org (kontsulta data: 2026-09-11).
- ↑ [https://www.vitoria-gasteiz.org/wb004/docs/es/Acta-2401.pdf CONSEJO DE COOPERACIÓN AL DESARROLLO. MELEN VILCHES. ].
- ↑ Domínguez, Eunate F.. (2025-03-07). «Cambiando la receta del pastel» Diario de Noticias de Álava (kontsulta data: 2026-09-05).
- ↑ «11º aniversario del grupo literario Sareinak» www.kulturklik.euskadi.eus 2018-04-26 (kontsulta data: 2026-09-04).
- ↑ «El blog del aula | Nociones Comunes» aula.fundaciondeloscomunes.net (kontsulta data: 2026-09-04).
- ↑ Vilches Plaza, Mª Elena; Abad López, Carlos. (2012). «Las reservas forestales de Álava/Araba: Nueva figura de protección en aplicación de la Norma Foral de Montes 11/2007» Foresta (Colegio Oficial de Ingenieros Técnicos Forestales) (55): 20–25. ISSN 1575-2356. (kontsulta data: 2026-09-26).
- ↑ Vilches Plaza, Mª Elena. (2013). «Árboles viejos de Álava - Un legado histórico. Debates sobre su conservación y gestión» Cuadernos de la Sociedad Española de Ciencias Forestales (Sociedad Española de Ciencias Forestales) (38): 177–182. ISSN 1575-2410. (kontsulta data: 2026-09-26).
- ↑ Comunicados. (kontsulta data: 2026-09-04).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hitzaldia: 'Distopiatik harantz: feminismoa zientzia fikzioan', Gasteizko Udala, 2022ko otsailaren 25a