Mali iparraldeko gatazka

Koordenatuak: 12°39′N 8°00′W / 12.65°N 8°W / 12.65; -8
Wikipedia, Entziklopedia askea
Maliko gatazka (2012-2013)» orritik birbideratua)
Artikulu hau 2012-2015eko Mali iparraldeko gatazkari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tuareg matxinadak».
Mali iparraldekoko gatazka
Islamiar insurjentzia Ipar Afrikan eta Arabiar Udaberritik eratorriak
Matxino tuareg eta jihadisten mendeko lurraldearen hedadurarik handiena (2013ko urtarrila)
Data2012ko urtarrilak 16 - 2015eko ekaina
LekuaMali
Koordenatuak12°39′N 8°00′W / 12.65°N 8°W / 12.65; -8
EmaitzaUagaduguko Hitzarmena (2013)
Aljerko Hitzarmena (2015)
Gudulariak
 Mali
 Frantzia (2013tik)
 Txad (2013tik)

Mali CM-FPR
GATIA (2014tik)
MAA loialista (2014tik)
MPSA (2014tik)


MISMA (2012)

MINUSMA (2013tik)
MNLA
MIA (2013)
HCUA (2013tik)
FLNA (2012)
MAA (2013tik)
CPA (2014tik)
CM-FPR2 (2014tik)

Islamistak
Ansar Dine
AQMI
MOJWA (2012-2013)
Al-Mourabitoun (2013-2015)
Boko Haram (2012-2013)


Estatu Islamikoa (2015etik)
Buruzagiak
Mali Amadou Toumani Touré
Mali Amadou Sanogo
Mali Dioncounda Traoré
Mali Ibrahim Boubacar Keïta
Mali El Haji Ag Gamou
Frantzia François Hollande
Frantzia Édouard Guillaud
Bert Koenders
Mongi Hamdi

Bilal Ag Acherif
Mohamed Ag Najem
Moussa Ag Acharatoumane
Assalat Ag Habi

Mohamed Ag Intalla
Alghabass Ag Intalla

Iyad ag Ghaly
Nabil Abou Alqama
Djamel Okacha
Mokhtar Belmokhtar
Hamada Ould Mohamed Kheirou
Abou Bakr Al-Nasr
Cheikh Ag Aoussa

Abdelhamid Abou Zeid
Indarra
Mali 22.000

Frantzia 4.600
Txad 2.400


CM-FPR 1.000-3.500
2.000
500-1.000
300


MISMA 6.000
10.300


450

2.000-10.000
400-600
500-1.000

CM-FPR2 700-800


3.000-6.500
Galerak
Mali 400-500 hildako

Frantzia 17 hildako
Txad 70 hildako


109 hildako (2016ko urria arte)[1]

100-500 hildako
 ?

10-100 hildako


700-1.000 hildako

600-700 atxilotu
Zibilak:
ehunka hildako, 700.000 iheslari eta lekualdatu[2]

Mali iparraldeko gatazka liskar armatua izan zen, 2012ko urtarrilean hasitakoa, tuareg nazionalistak eta talde armatu jihadistak Maliko gobernuaren aurka matxinatu zirelarik. Nazionalisten xedea Azawaden independentzia lortzea zen; jihadistek, berriz, Mali osoan xaria ezarri nahi zuten[3]. 2015ean bake hitzarmena sinatu bazen ere, liskarrak izaten dira noizbehinka[4].

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tuareg herri nomada da, Saharako basamortuan bizi dena. Historikoki bazterturik egon da, eta arrotzatzat hartu dute kolonizatzaile eta herrialde berriek. Mali, Niger, Argelia, Libia, Burkina Faso eta Mauritanian banatua, 1,5 milioi pertsonak osatutakoa dela jotzen da. Amazigeraz mintzo dira eta Tifinagh izeneko idazkera propioa dute. Deskolonizatze garaian, Frantziak bere interesen zerbitzura diseinatu zuen Mali eta herrialdeko tuaregak iparraldean zokoraturik utzi zituen, hegoaldearen kontrolpean[5].

Egoera horrek liskar ugari eragin ditu. Azken mendeko tuaregen matxinada nagusiak hauek izan dira[6]:

  • 1916-1917: Kaocengo altxamendua. Frantziako gobernu kolonialaren aurka altxa ziren tuaregak eta Nigerko Agadez hiria kontrolatzera iritsi ziren.
  • 1961-1964: Malik Frantziatik independentzia lortu eta lau urtera, gobernu berritik kanpo geratu ziren tuaregak. Beren lurralde historikoari eragiten zioten legeak aplikatzen hasi zen Mali, eta hauen idazketatik kanpo utzi zituztenez, armak hartu eta independentziaren aldeko kanpaina abiarazi zuten. Maliko armadak gogor erantzun zuen eta herritar askok herrialdea utzi behar izan zuten.
  • 1990-1996: 1980ko hamarkadako gosetearen eta Maliren errepresio bortitzaren ondorioz, Tuaregak berriz independentziaren alde altxa ziren.
  • 2007-2009: Altxamendua Mali eta Nigerren, bi estatuokin aurretik adostutako prozesua ez zutelako bete. Hitzartu zutenez, tuaregak bi herrialdeotako bizitza zibil eta militarrean integratu behar zituzten.

2011ko Libiako gerra zibilean Niger eta Maliko milaka tuareg borrokatu ziren Muammar al Kadafiren armadan. Gerra amaitu zenean etxera itzuli ziren; batzuk Maliko armadan sartu ziren, baina beste batzuek bat egin zuten Azawaden Askapen Nazionalerako Mugimendua-rekin (MNLA)[7]; talde armatu hori 2011ko uztailean sortu zen, Tuaregen lurraldearen independentzia lortzeko helburuz[3].

2012ko tuareg matxinada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

MNLAko kideak 2011 amaieran, matxinada baino lehenxeago.

2012ko tuareg altxamendua urtarrilaren 17an hasi zen, Ménakan, MNLAko kide batzuek Maliko armadari eraso egin ziotenean. Hilabete hondarrerako hiria matxinoen esku zegoen[8]. Urtarrilaren 18an, MNLA, Ansar Dine eta AQMIko indarrek Tessalit eta Aguelhok eraso zituzten. Tessalit berehala hartu zuten[9], baina Aguelhokek sei egunez iraun zuen; urtarrilaren 24an maliar soldaduak errenditu ziren, baina gehienak —153 Human Rights Watchen arabera— hilarazi zituzten[10][11].

Otsaila eta martxoan erasoak eta liskarrak hedatuz joan ziren Maliko iparraldean; martxo hasieran, errebelak Timbuktutik 125 kilometrora zeuden, Diré eta Goundam harturik[12], eta Ansar Dinek adierazi zuen Aljeria-Mali muga kontrolpean zuela[13].

Martxoaren 22an estatu-kolpe batek Maliko presidente Amadou Toumani Touré agintetik kendu zuen. Militar kolpezaleek azaldu dutenez, urtarrilean herrialdearen iparraldean hasitako tuaregen altxatzearen aurrean gobernuak izan zuen jarrera «inkonpetenteak» bultzatu zituen matxinada hastera[14]. MNLA eta Ansar Dinek ederki baliatu ziren estatu-kolpe osteko giro nahasiaz: martxoaren 30ean Kidal hartu zuten, 31n Gao eta apirilaren 1ean Timbuktu[15]. Azkenik, apirilaren 6ean Azawadeko Askapen Mugimenduak independientzia aldarrikatu zuen, baina nazioarteak ez zuen onartu.[5].

Xariaren ezartzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azawadeko Askapen Mugimenduak estatu laikoa nahi bazuen ere, Ansar Dine talde islamista erradikalak xaria ezarri zuen iparraldeko Malin[16]. Edari alkoholdunak, tabakoa, futbola, Maliko eta Mendebaldeko musika eta bideojokuak debekatu zituzten[17], eta ohikoak bihurtu ziren harrikatzeak, esku-mozteak eta heriotz zigorrak[3].

Ekainaren 28an, Unescok Arriskuan dauden Munduko Ondarearen Zerrendan sartu zituen Tonbuktu hiria eta Gaoko Askiaren hilobia; mendekuz, Ansar Dineko kideek santu musulmanen hamasei mausoleoetatik zazpi ezereztu zituzten Timbuktun[18].

Nazionalista eta islamisten arteko gatazka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maliko armada herrialdearen iparraldetik lekutu orduko, agerian gelditu ziren nazionalisten eta islamisten arteko desadostasunak. Maiatzaren 27an, MNLAk eta Ansar Dinek bat egiteko akordio batera iritsi ziren, Azawadeko Estatu Islamikoa sortu eta xaria ezartzeko. Era horretan, Ansar Dine talde islamiko erradikalak estatu berria onartzeko eskatzen zuen baldintza nagusia lortuko zuen, «islama zuzenbidearen iturria» izatea[19][20]. Baina 24 ordu geroago MNLAk hautsitzat jo zuen hitzarmena[21].

Handik aurrera, bi taldeen arteko liskarrak ugarituz joan ziren. Ekainaren 27an, MOJWA eta AQMIko islamistek MNLAren kokaguneak eraso zituzten Gaon; bi egun geroago, borroka odoltsuen ostean, MNLAk bertan behera utzi behar izan zituen Gao eta Timbuktu, eta bi hiriak islamisten esku gelditu ziren[22]. Irailean, Douentza hartu zuen MOJWAk, eta azaroan Ménaka[23].

Nazioarteko esku hartzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urriaren 12an, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak aho batez onartu zuen Mali iparraldean militarki esku harzea, gobernuak eremuaren kontrola berreskura zezan. Frantziak sustatutako ebazpen horrek 45 eguneko epea ematen zuen esku hartzeko plana prestatzeko[24].

Ansar Dineko gerrillari islamistak ipar Malin.

Bien bitartean, islamistek hegoaldeko Mali hartzeko erasoaldia prestatzen jardun zuten; 2013 hasieran, Bambara Maoudén elkartu ziren Gao eta Timbuktutik joandako Ansar Dine, MOJWA, AQMI eta Boko Harameko kideak, eta urtarrilaren 10ean Konna hiri estrategikoaz jabetu ziren. Mopti eta Sévaré arriskuan ikusirik, Maliko presidente Dioncounda Traorék berehalako laguntza galdegin zion François Hollanderi. Biharamunean, Frantziak Serval Operazioa izeneko esku hartze militarra abiarazi zuen Malin[25]. Izan ere, jihadisten aurkako borrokaz landa, Maliko gatazkarekin Frantziak arriskuan ikusten zituen bere interesak, hala nola, tuaregen lurraldean ustiatzen zituen uranio erreserbak[26].

Frantziakoaz gainera, Maliko armadak Ecowas Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoak bidalitako tropen laguntza ere jaso zuen. Ansar Dineko bozeramaileak «arabiar munduko edozein tokitan zeuden Frantziako herritarrak» mehatxatu zituen, eta Hollandek plan antiterroristaren alerta maila igoz erantzun zuen[27].

Urtarrilaren 11n bertan hasi zuten Frantziako tropek Konna berreskuratzeko erasoaldia, helikoptero eta hegazkinen bonbardaketen laguntzaz; hondar gudulari islamistak urtarrilaren 18an irten ziren hiritik, eta biharamunean sartu ziren maliar eta frantziar indarrak. Borroketan ehundik gora jihadista, 11 soldadu maliar eta Frantziako armadako pilotu bat hil ziren[27][28]. Aireko erasoei ezin eutsiz, Diabaly eta Douentzatik ere erretiratu behar izan ziren islamistak[29]. Urtarrila eta otsailean, nazioarteko indarrak hedatuz joan ziren Malin: urtarrilaren 15ean, 800 soldadu frantziar zeuden, 2.000 19an, 3.500 30ean, eta 4.000 inguru otsaila hasieran. Ecowas eta Txadek bidalitako lehenbiziko soldaduak urtarrilaren 17an iritsi ziren; 24an 1.900 ziren, eta martxo hasieran 6.000, 2.400 txadiar barne[30].

Maliko soldaduak Gaon 2013ko apirilean.

Jihadistak Mopti eskualdetik egotzi ondoan, Gao eta Timbuktu lehenbailehen hartzea erabaki zuen François Hollandek. Frantziar-maliar indarrek iparralderantz jo zuten; urtarrilaren 25ean Hombori eta Lérén sartu ziren, 27n Gaon, eta 28an Timbuktun[31]. Egun batzuk geroago, otsailaren 2an, Dioncounda Traoré eta François Hollande presidenteek bisitatu zuten azken hiri hori[32]. Herrialdearen ekialdean, txadiar eta nigeriar indarrak Andéramboukane eta Ménakaz jabetu ziren urtarrilaren 28an[33].

Horiek horrela, AQMI eta Ansar Dineko islamistek gibelera egin zuten Adrar des Ifoghas mendiguneraino. Gerrilari jihadisten ihesaz baliaturik, MNLAko kideek iparraldeko zenbait hiri berreskuratu zituzten, Kidal barne[31]; mugimendu nazionalistaren arabera, operazioa frantziar armadarekin elkarlanean egin zen. MNLAk maliar indarren presentzia onartu ez zuenez gero, otsailaren 5ean 1.800 soldadu txadiar sartu ziren Kidalgo segurtasuna sendotzera[34]. Azkenik, otsailaren 8an, frantziar eta txadiar indarrek Tessalit hartu zuten[35].

Frantziako armadako Puma helikopteroa Adrar des Ifoghasen.

Mali iparraldeko hiri nagusiak berreskuratu ondoren, frantziar armadak Pantera operazioa burutu zuen, Adrar des Ifoghasen gotorturik zeuden AQMI eta Ansar Dineko jihadisten aurka[36]. Operazioa otsaila eta martxoan gauzatu zen, Adrar Tigharghar-en, Aguelhoken ekialdean, Kidal et Tessaliten artean; frantziar eta txadiar soldaduek esku hartu zuten, MNLAren laguntzarekin. Martxo hasieran, ibarra naziarteko indarren kontrolpean zegoen, eta islamistek ihes egin behar izan zuten[37][38]. Borroketan 200-300 islamista, 30 soldadu txadiar eta 3 frantziar hil ziren. Otsailetik apirilera, MOJWAk zenbait eraso egin zituen Gao eskualdean zeuden nazioarteko indarren aurka, gehienetan minak jarriz edo kamikazeen bidez.

Uagaduguko Hitzarmena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko udaberrian, MNLA eta Maliko Gobernuaren arteko negoziazioak prestatzen hasi ziren[39]. Baina Maliko biztanleriaren parte batek eta politikari batzuek nahiago zuten matxinoen aurkako gerra amaieraraino eramatea eta Kidaletik ere kanporatzea. Izan ere, maiatzaren 30ean 3.000 lagun manifestatu ziren Gaon, Kidal askatzeko eskatuz eta Frantziaren jarrera adostailea kritikatuz.[40].

Bake negoziazioak maiatzean hasi ziren, Uagadugun, Burkina Fasoko hiriburuan; Maliko Gobernua, MNLA eta HCUA Azawaden Batasunerako Kontseilu Gorenak parte hartu zuten, Burkina Fasoko presidente Blaise Compaoré, Nazio Batuen Erakundea eta Europako Batasuna bitartekari zirela. Ekainaren 18an, bakerako lehen akordioa lortu zuten. Su-etenaz gain, MNLAk eta HCUAk onartu zuten Maliko presidentetzarako hauteskundeak Azawaden ere egitea, eta baita Maliko armada eta administrazioa Kidalera itzultzea ere. Azawaden estatusari buruzko negoziazioak, berriz, hauteskundeen ondoren egitea adostu zuten[41].

Minusmako kideak Parisko Eliseo Zelaietan desfilatzen, 2013an

Maliko segurtasuna eta egonkortasuna sendotzeko, Nazio Batuen Erakundeak Minusma (Maliko oreka egonkortzeko Nazio Batuen misio integrala) operazioa abiarazi zuen. Bake misio horren hedapena 2013ko apirilaren 25ean onartu zen, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren erabaki baten bidez[42]. 11.200 kasko urdin eta 1.400 poliziak osatu zuten, gehienak Mendebaldeko Afrikakoak; 2013ko uztailerako 6.000 zeuden Malin[43]. Horiek hedatu ahala, Frantziako armada atera zen, baina mila soldadu inguru gelditu ziren bertan[44].

Uagaduguko Hitzarmena sinatu arren, Maliko armadaren eta MNLAren arteko istilu franko izan zen ondoko hilabeteetan. Irailaren 26an, Maliko Gobernuarekin zituzten negoziazioak eten zituzten MNLAk, HCUAk eta Azawadeko Mugimendu Islamikoak, Ibrahim Boubacar Keïta presidenteak iparraldeko Maliren autonomia negoziatzeari uko egin ostean[45]. Bestalde, frantziar armadak eutsi zion islamisten aurkako borrokari. Urriaren 20an hasi zen Maliko ipar-ekialdeko sare jihadisten aurkako operaziorik handienetako bat, Hydre izenekoa. 1.500 soldaduk parte hartu zuten, Frantzia, Mali eta Minusmakoek[46], baina islamistek ihes egin zuten borrokatu gabe. 2014ko urtarrilaren 23an, frantziar indarrek 11 jihadista hil zituzten Timbuktutik 100 kilometro iparraldera[47]. AQMI eta MOJWAko jihadistei dagokienez, eraso suizida batzuk egin zituzten nazioarteko indarren aurka[48][49].

2014ko liskarrak eta Aljerko Hitzarmena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurretik bero bazegoen ere, 2014ko maiatzaren 17an Maliko lehen ministroak Kidalera egindako bisita batek lehertu zuen tuaregen eta Maliko Gobernuaren arteko gatazka. Iturri tuaregen arabera, lehen ministroaren aurkako manifestazio baketsua egin zuten tuaregek, eta soldadu maliarrek haien aurka tiro egin zuten, azkenean MNLAri berari ere eraso eginez. Bihamunean, lehen ministro Moussa Marak adierazi zuen bere herrialdea berriz ere «gerran» zegoela MNLAren aurka[50]. Lau egun geroago, Maliko armadak eraso zion Kidali 2.000 soldadurekin, baina iparraldeko talde armatuek aurre egin zieten[51]. Egun berean, tuareg matxinoek Ménaka, Andéramboukane eta Anefif hartu zituzten[52]. Horren ostean, Maliko Gobernuaren aldeko talde tuareg paramilitarrak (MAA, CM-FPR, GATIA, MPSA) antolatu ziren, 2014ko ekainaren 14ko Plataforma sortuz[53].

Maliko Gobernuaren aldeko paramilitarrak

2014ko uztailaren 16an, Maliko Gobernua, CMA-n bildutako talde nazionalistak eta Plataformako unionistak negoziatzen hasi ziren Aljerren[26]. Bake elkarrizketa horien bezperan, presoak trukatu zituzten Maliko Gobernuak eta Azawadeko tuaregek, borondate oneko keinu gisa[54]. Hala ere, bortizkeria ez zen gutxitu ondoko hilabeteetan; izan ere, tuareg nazionalista eta unionisten arteko borrokak ugaritu ziren, eta baita jihadisten erasoak ere. 2014ko abuztuan, Serval Operazioa amaitutzat jo ondoan, Frantziak Barkhane Operazioa abiarazi zuen, Sahelgo talde armatu jihadista salafisten aurka borrokatzeko[26].

2015eko martxo hasieran, Maliko Gobernuak eta ipar Maliko talde unionistek bake hitzarmen bat adostu zuten Aljerren[55]. CMA Azawadeko Mugimenduen Koordinazioak, ordea, akordioa herritarren artean eztabaidatu behar zela ohartarazi zuen; apirilaren 10ean testua zegoen moduan ez zuela sinatuko jakinarazi zuen, ez zuelako autonomia estatusik jasotzen[56]. Horren ostean, MNLAren eta GATIAko unionisten arteko borrokak gogortu ziren. Apirilaren 27an, MNLAren esku zegoen Ménaka hartu zuten unionistek[57]. MNLAren ihardespena berehalakoa izan zen, eta ondoko egunetan Goundam, Léré, Bintagoungou, Diré eta Ténenkou eraso zituen[58][59][60].

Aljerko Hitzarmena maiatzaren 15ean sinatu zuten Maliko Gobernuak eta talde unionistek, Bamakon, eta baita bitartekariek ere: Aljeria, Burkina Faso, Mauritania, Niger, Nigeria, Txad, Afrikar Batasuna, NBE, ECOWAS, Batzar Islamikoko Erakundea, Europar Batasuna eta Frantziak; alabaina, CMAko ordezkaririk ez zen izan[61]. Hala ere, Maliko Gobernuak, Estatu frantsesak eta inguruko herrialdeek presio handia egin zuten[26] eta, azkenik, ekainaren 20an sinatu zuten bake hitzarmena MNLAk eta gainerako talde tuareg nazionalistek[62].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. United Nations: Fatalities by Mission and Appointment Type. un.org (Noiz kontsultatua: 2016-11-24).
  2. Baché, David. Gao, la réconciliation intercommunautaire est en marche. rfi.fr (Noiz kontsultatua: 2016-11-24).
  3. a b c Zein da zein Mali eta Azawadeko gatazkan. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2016-11-11).
  4. Deploring ongoing violence, UN rights expert urges Malian parties to work together towards lasting peace. un.org (Noiz kontsultatua: 2016-11-13).
  5. a b Zergatik ez du onartzen nazioarteak Azawaden independentzia?. argia.eus, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) (Noiz kontsultatua: 2016-11-14).
  6. Arbelaitz, Lander. Azawadeko tuaregek ez dute desarmatzeko asmorik, Afrika Mendebaldeko estatuek eskatutakoaren aurka. argia.eus, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) (Noiz kontsultatua: 2016-11-14).
  7. Nord-Mali: qui sont les rebelles du MNLA?. jeuneafrique.com (Noiz kontsultatua: 2016-11-14).
  8. Ahmed, Baba; Groga-Bada, Malika. Rébellion touarègue: Gao, QG de l’armée et dernier rempart avant les combats au Nord-Mali. jeuneafrique.com (Noiz kontsultatua: 2016-11-14).
  9. Ahmed, Baba. Rébellion au Nord-Mali: le camp militaire de Tessalit tombe aux mains du MNLA. jeuneafrique.com (Noiz kontsultatua: 2016-11-14).
  10. Mali: La justice, un élément indispensable des pourparlers de paix. hrw.org (Noiz kontsultatua: 2016-11-14).
  11. Touchard, Laurent. Guerre au Mali: retour sur le drame d’Aguelhok. jeuneafrique.com (Noiz kontsultatua: 2016-11-14).
  12. Mauritania denies collusion as Mali rebels advance. af.reuters.com (Noiz kontsultatua: 2016-11-14).
  13. Ansar Dine claims control in North East Mali. lemag.ma (Noiz kontsultatua: 2016-11-14).
  14. Maliko militar matxinatuek presidentea boteretik kendu duela iragarri dute. argia.eus, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) (Noiz kontsultatua: 2016-11-14).
  15. MALI. Le pouvoir laisse Gao aux mains des rebelles. tempsreel.nouvelobs.com (Noiz kontsultatua: 2016-11-14).
  16. Batasuna hitzartu eta Azawadeko Estatu islamikoa sortu dute tuaregek. argia.eus, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) (Noiz kontsultatua: 2016-11-14).
  17. Islamists block first Mali aid convoy to Timbuktu. reuters.com (Noiz kontsultatua: 2016-11-11).
  18. Maliko iparraldea: arriskuan munduko ondarearen bi leku. unescoetxea.org (Noiz kontsultatua: 2016-11-15).
  19. Batasuna hitzartu eta Azawadeko Estatu islamikoa sortu dute tuaregek. argia.eus, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) (Noiz kontsultatua: 2016-11-17).
  20. Thibault, Guillaume. Mali: les rebelles touareg s'allient à des islamistes. lepoint.fr (Noiz kontsultatua: 2016-11-17).
  21. Exclusif: les dessous de l'accord entre Aqmi et les mouvements armés du Nord. rfi.fr (Noiz kontsultatua: 2016-11-17).
  22. Nord du Mali: les rebelles touaregs du MNLA chassés de Gao et Tombouctou. rfi.fr (Noiz kontsultatua: 2016-11-17).
  23. Mali: les hommes du Mujao s'emparent de Ménaka. rfi.fr (Noiz kontsultatua: 2016-11-17).
  24. Mali iparraldean esku hartze militar bat egitea onartu du Nazio Batuen Erakundeak. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2016-11-17).
  25. Rodriguez, Mikel. Frantziak islamisten aurkako esku hartze militarra hasi du Azawaden. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2016-11-17).
  26. a b c d Ruiz de Aretxabaleta, Pablo. Talde independentistek aldaketak nahi dituzte bake plana sinatzeko. naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2016-11-21).
  27. a b Fernandez, Jon. Frantziaren operazio militarra «behar beste» luzatuko da Malin. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2016-11-17).
  28. Mali: onze morts et quelque soixante blessés dans les rangs de l'armée. arcinfo.ch (Noiz kontsultatua: 2016-11-17).
  29. Mali: soldats français et maliens traquent les islamistes à Diabali et à Douentza. lepoint.fr (Noiz kontsultatua: 2016-11-17).
  30. Le Tchad appelle à ne pas crier victoire trop vite au Mali. capital.fr (Noiz kontsultatua: 2016-11-17).
  31. a b Rodriguez, Mikel. Azawadeko Tonbuktu hirira ailegatu dira Frantziako eta Maliko armadak. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2016-11-19).
  32. Rémy, Jean-Philippe. François Hollande, héros de Tombouctou "libérée". lemonde.fr (Noiz kontsultatua: 2016-11-17).
  33. Des soldats français et maliens contrôlent les accès de Tombouctou. lepoint.fr (Noiz kontsultatua: 2016-11-17).
  34. Les rebelles touareg du MNLA assistent l'armée française. liberation.fr (Noiz kontsultatua: 2016-11-19).
  35. Opération Serval: les forces françaises et tchadiennes s'emparent de Tessalit. defense.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2016-11-19).
  36. Rémy, Jean-Philippe. Dans les roches de l’Adrar de Tigharghâr, une bataille cruciale est engagée. lemonde.fr (Noiz kontsultatua: 2016-11-19).
  37. Larcher, Laurent. La bataille de l’Ametettai du général Barrera au Mali. la-croix.com (Noiz kontsultatua: 2016-11-19).
  38. Merchet, Jean-Dominique. Nord-Mali: l'opération Panthère se solde par une victoire dans l'Ametettaï. marianne.net (Noiz kontsultatua: 2016-11-19).
  39. Roger, Benjamin. Mali: Bamako et le MNLA se préparent à négocier. jeuneafrique.com (Noiz kontsultatua: 2016-11-20).
  40. À Gao, la joie de la libération a laissé place à la déception. observers.france24.com (Noiz kontsultatua: 2016-11-20).
  41. Rodriguez, Mikel. Malik eta MNLA gerrillak bakerako lehen akordioa egin dute Azawaden. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2016-11-20).
  42. MINUSMA Mission multidimensionnelle intégrée des Nations Unies pour la stabilisation au Mali. un.org (Noiz kontsultatua: 2016-11-21).
  43. Kasko urdinen txanda Malin. argia.eus, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) (Noiz kontsultatua: 2016-11-21).
  44. Vicioso, Martin. Frantziako armada Malitik ateratzen hasi da. argia.eus, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) (Noiz kontsultatua: 2016-11-21).
  45. Négociations suspendues au Mali entre Bamako et les rebelles. lemonde.fr (Noiz kontsultatua: 2016-11-21).
  46. Mali: l'armée déclenche une vaste opération contre les réseaux djhadistes. lexpress.fr (Noiz kontsultatua: 2016-11-21).
  47. Mali: 11 jihadistes tués dans une opération de "contre-terrorisme". lunion.fr (Noiz kontsultatua: 2016-11-21).
  48. Mali: attentat-suicide meurtrier contre un camp de l’armée à Tombouctou. rfi.fr (Noiz kontsultatua: 2016-11-21).
  49. Mali: attentat meurtrier à Kidal contre des forces de la Minusma. rfi.fr (Noiz kontsultatua: 2016-11-21).
  50. Arbelaitz, Lander. Maliko Gobernuak guda deklaratu die berriz ere errebelde tuaregei, Frantziaren laguntzarekin. argia.eus, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) (Noiz kontsultatua: 2016-11-21).
  51. Chassé de Kidal, le gouvernement malien décrète un cessez-le-feu. rfi.fr (Noiz kontsultatua: 2016-11-21).
  52. Au Mali, Kidal et Ménaka sous contrôle des rebelles. liberation.fr (Noiz kontsultatua: 2016-11-21).
  53. La Plateforme du 14 juin 014 (Maa, Cmfpr, Cpa, Gatia, Mpsa) face à l’attaque de Bamba: Certaines des composantes très remontées contre la Minusma. malijet.com (Noiz kontsultatua: 2016-11-21).
  54. Arbelaitz, Lander. Malik eta tuaregek presoak trukatu dituzte bake elkarrizketen aurretik. argia.eus, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) (Noiz kontsultatua: 2016-11-22).
  55. Mali: un "accord de paix et de réconciliation" signé à Alger. lepoint.fr (Noiz kontsultatua: 2016-11-22).
  56. La CMA déclare ne pas pouvoir parapher l'accord en son état actuel. mnlamov.net (Noiz kontsultatua: 2016-11-22).
  57. Mali: un groupe pro-Bamako prend Ménaka aux mains du MNLA. rfi.fr (Noiz kontsultatua: 2016-11-22).
  58. Mali: 10 rebelles et neuf militaires tués lors des derniers combats. romandie.com (Noiz kontsultatua: 2016-11-22).
  59. Attaque rebelle contre la ville malienne de Diré. boursorama.com (Noiz kontsultatua: 2016-11-22).
  60. Mali: combats meurtriers à Ténenkou entre armée et rebelles touaregs. rfi.fr (Noiz kontsultatua: 2016-11-22).
  61. Le Mali signe la paix, mais sans les Touareg. rfi.fr (Noiz kontsultatua: 2016-11-22).
  62. L'accord de paix pour le nord du Mali officiellement ratifié. rfi.fr (Noiz kontsultatua: 2016-11-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]