Maltako Ordena

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
San Joan Jerusalemgo, Rodasko eta Maltako Ordena Subirano Militar Ostalaria
Sovrano Militare Ordine Ospedaliero di San Giovanni di Gerusalemme di Rodi e di Malta
Bandera Armarria
Goiburua: Tuitio Fidei et Obsequium Pauperum
(Fedearen defentsa eta txiroen laguntza)
Ereserkia: Ave Crux Alba
(Gora Gurutze Zuria)
Hiriburua Palazzo Malta (Erroma)
Hizkuntza ofiziala(k) Italiera
Gobernua
 -  Printze eta Maisu Nagusia Matthew Festing
Sorrera
Biztanleria
 -  2010 zenbatespena 12.500 kide, 80,000 boluntario[1]
Dirua Maltako ezkutua, euroa zigiluetan

San Joan Jerusalemgo, Rodasko eta Maltako Ordena Subirano Militar Ostalaria (italieraz: Sovrano Militare Ordine Ospedaliero di San Giovanni di Gerusalemme di Rodi e di Malta), ezagunagoa Maltako Ordena izenaz, Erroman egoitza duen ordena militar katolikoa da. XI. mendearen bukaera aldera sortu zen, Lur Santura erromes joaten ziren kristauak babesteko[2]. Gaur egun, nazioarteko zuzenbidean erakunde burujabetzat hartzen da eta lurraldez kanpotasun egoera du[3]. 2000ko hamarkadaren hasieran, 12.500 kide, 80.000 boluntario eta 20.000 mediku, erizain eta laguntzaile zituen[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1050 aldean, Amalfiko merkatariek ospitale bat eraiki zuten Jerusalemen, Lur Santura joaten ziren erromes txiro eta gaixoak zaintzeko. Anaia Gerardo, ospitaleko nagusia, hartzen da Maltako Ordenako sortzailetzat. Lehenengo Gurutzadaren garaian (1096-1099), Europan eta Sirian zituen ongileek dirua eta lur sail asko harentzat eman zituztenean hartu zuen indarra, artean Anaia Gerardo buru zela. Horren ondoren buru egon zen Raimundo Proventzakoak idatzi zuen ordenaren erregela, XII. mendearen hasieran Aita Santuak onartu zuena. Erregela horrek hamarrenak ordaintzetik eta Aita Santua ez zen beste agintari guztien mendetik libre uzten zuen Maltako Ordena. Lur Santuak defenditzeko eginkizuna ezarri zien trukean[2].

Musulmanek Lur Santua berreskuratu zutenean, Ordena hasieran Rodasera (1310–1523) eta gero Maltara (1530–1798) joan zen, non burujabe bilakatu zen[4]. 1798. urtean, Napoleon Bonapartek uhartea okupatu zuenean, bere estatua amaitu zen. Hala ere, Ordenak bizirik iraun zuen. 1961ean Erromak estatutu berriak onartu zituen, eta gaur egun behartsuei eta gaixoei laguntzea da Ordenaren eginbehar nagusia[2]. Bere burujabetza onartzeaz gain, Nazio Batuen Erakundeak begirale estatusa eman dio Batzar Nagusian[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   Italy: Knights of Malta rejects alleged link to military action – Adnkronos Religion, Adnkronos.com, 2003-04-07, http://www.adnkronos.com/AKI/English/Religion/?id=1.0.1670211157 .
  2. a b c   Malta, Lur Hiztegi Entziklopedikoa, Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentzia, euskara.euskadi.eus, http://www.euskara.euskadi.eus/r59-738/eu/contenidos/termino/_c04015/eu_m_0601/m0601.html. Noiz kontsultatua: 2016-06-06 .
  3. Riley-Smith, Jonathan, The Atlas of the Crusades. Facts On File, Oxford (1991), 170
  4.   Maltako Ordena, Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, euskara.euskadi.eus, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=MaltakoOrdena. Noiz kontsultatua: 2016-06-06 .
  5. Permanent Observer Mission of the Order of Malta to the United Nations in New York

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maltako Ordena Aldatu lotura Wikidatan