Mamariga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mamariga Santurtziko auzoa da. Udalerriaren goialdean dago, Serantes mendiaren magalean. Nafarroa eta Balejo auzuneak dauzka barne. Sartaldean dauka San Juan del Rompeolas auzoa, hegoaldean Las Viñas, sortaldean erdialdea eta iparraldean Superportua.

Eliza zaharraren lekuan dagoen XIX. mendeko eliza dago plazan.

Auzoa tradizioz arrantzalea zen, baina hazkunde demografikoak ezaugarri hori ezabatu du erabat. Hala ere, nortasun handiko auzoa da.

Etxe zaharrik ez dago ia, Callejón de los Tanquesek osatzen zuen azken gune historikoa 2008ko udan eraitsi zuten.