Mambo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Mamboa musika genero eta dantza estilo bat da, jatorriz Kuban garatua 1940ko hamarkadan. "Mambo" hitzak, beste afroamerikar jatorrizko musika izendapen batzuk bezala (conga, milonga, bomba, tumba, sanba, semba, bamba, bamboula, tambo, tango, cumbé, cumbia eta candombe) Afrikar jatorria adierazten du, batez ere Kongoko Niger-Kongo hizkuntzetan ohikoa den mb, ng eta nd soinu konbinazioa dela eta. Swahiliz "mambo" hitzak "gauzak" esan nahi du. Oxford Online Dictionaryaren arabera "mambo" hitzak Haitiko kreoleraz "vudu apaiz-emakumea" esan nahi du.

Antonio Arcañoren "Arcaño y sus Maravillas" orkestrak idatzi zuen lehen aldiz "mambo" hitza, Danzón baten sekzioa aipatzeko. 1910ean José Urfék montuno bat gehitu zion bere El Bombín de Barretto abestiari. Inprobisazio moduko bat zen, Danzón bati sarrera emateko erabiltzen zena. 1930eko hamarkadan Arcañoren taldeko musikariek vamos a mambear ("mambea dezagun") zioten Montuno mota horren amaierako inprobisazioari buruz hitz egiteko. 1938an Arcañoren cellista zen Orestes Lópezek sortu zuen "Mambo" izeneko lehen Danzóna. Son estiloa eta flauta inprobisazioak nahasten zituen.

Antonio Arcañoren arabera "Mambo"ak honakoa jasotzen zuen: "Mamboa Montuno sinkopatu mota bat da, kubatar herriaren xarma, informalitatea eta hitz jarioa duena. Piano-jotzaileak mamboa erasotzen du, flautak hartzen du eta inprobisatzen du, bibolinak akorde erritmikoak egiten ditu geldialdi bikoitzekin, baxuak "tumbao" bat sartzen du, "timbaleroak" behiaren zintzarria jotzen du, güiroak maraka baten erritmoa jotzen du, "tumba" beharrezkoa da, "tumbao" horren basua ziurtatzen duelako, eta tinbalak indartzen duelako"

Mambo musikariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]