Mamnoon Hussain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mamnoon Hussain
Mamnoon Hussain 2014.jpg
12. Pakistango presidente

2013ko irailaren 9a - 2018ko irailaren 8a
Asif Ali Zardari - Arif Alvi (en) Itzuli
24. Governor of Sindh (en) Itzuli

1999ko ekainaren 19a - 1999ko urriaren 12a
Moinuddin Haider (en) Itzuli - Azim Daudpota (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotza Agra1940ko abenduaren 23a
Herrialdea  Britainiar Raj  (1940 -  1947)
 Pakistan  (1947 -
Lehen hizkuntza Urdua
Heriotza Karatxi2021eko uztailaren 14a (80 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
Heziketa Institute of Business Administration, Karachi (en) Itzuli
University of Karachi (en) Itzuli
Hizkuntzak Urdua
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta ekintzailea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa islama
Alderdi politikoa Pakistan Muslim League (N) (en) Itzuli

Mamnoon Hussain (urduz: ممنون حسین‎‎; Agra, 1940ko abenduaren 23a - Karatxi, 2021eko uztailaren 14a) pakistandar politikari eta industria-magnatea izan zen. Pakistango 12. presidentea izan zen 2013tik 2018ra.

Britainiar Raj-en jaio zen eta 1949an bere familiak Pakistanera emigratu eta Karatxin bizitzen jarri zen. Merkataritza ikasi zuen Karatxiko Unibertsitatean eta bere aitaren negozioan hasi zen lanean. Ondoren, ehungintza-enpresa bat sortu zuen.

1968an Pakistango Liga Musulmanera batu zen. 1999an Sindheko gobernadore izendatu zuten, baina urte horretan bertan kargutik kendu zuten kolpe militarraren ondoren. Nawaz Sharif lehen ministroaren aliatua izan zen eta haren babesarekin Pakistango presidente aukeratu zuten 2013an. 2018an Arif Alvi ordezkatu zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]