Man

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Man
Ellan Vannin
Isle of Man
Britainiar koroaren dependentzia
Bandera Armarria
Goiburua: Oh Land of Our Birth
Errege ereserkiaGod Save the Queen
Hiriburua Douglas
54° 09′ N, 4° 29′ W / 54.150°N,4.483°W / 54.150; -4.483
Herritarra manxar[1]
Gobernua Koroaren menpeko lurraldea
 -  Man uharteko jauna Elisabet II.a
 -  Gobernadoreordea Adam Wood
Azalera
 -  Guztira 572 km2
Biztanleria
 -  2011 errolda 80.058
Dirua Manxar libera (ofiziala)
Esterlindar libera (erabilia) (GBP)
Ordu-eremua GMT (UTC)
 -  Udan (DST) WEST (UTC+1)
Dataren formatua ee/hh/uuuuu (AD)
Zirkulazioa errepidean ezkerrean
Internet domeinua .im
Artikulu hau Irlandako itsasoko uharteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Man (argipena)».

Man[2] (ingelesez: Isle of Man, ˈmæn ahoskatua; manxeraz: Ellan Vannin, ˈɛlʲən ˈvanɪn ahoskatua) Irlandako itsasoko uharte txiki bat da, Irlandarekin eta Britainia Handiarekin batera Britainiar uharteak osatzen dituena. Erresuma Batuko parte da, Britainiar Koroaren dependentzia (British Crown Dependency) gisa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1880ko abenduaren 21ean uhartean emakumeentzako sufragio eskubidea onartu zuten; hori onartu zuen mundu osoko lehen lekua da.
  • 1975ean, manxeraren azken hiztuntzat jo ohi den Ned Maddrell hiltzean, hizkuntza hori hildako hizkuntza bilakatu zen ofizialki.

Gobernua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Man uharteko tokiko gobernuak eta sheadingak.

Erresuma Batuko gobernuaren ardura da uhartea babestea eta, azken finean, gobernu ona bermatzea eta nazioarteko foroetan uhartea ordezkatzea. Bestalde, uharteko parlamentuak eta gobernuak barne-arazo guztietarako eskumenak ditu.

Tokiko gobernua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Man uharteko tokiko gobernuak antzinako barrutien oinarria hartu du. Bi aginpide mota daude. Alde batetik, Douglaseko udalerriaren udalbatza dago. Bestetik Castletown, Peel eta Ramsey hirien, Michael, Laxey, Onchan, Port St Mary eta Port Erin herrien eta beste 15 barrutien (lehen aipatutako hiriak eta herriak ez dituzten) batzordeak daude.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Ronaldsway)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.2 7.9 9.2 11.1 14.1 16.3 18.1 18.1 16.3 13.6 10.9 8.9 12.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 3.9 3.4 4.4 5.4 7.7 10.2 12.2 12.4 11.1 8.9 6.3 4.5 7.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 82.6 57.5 65.5 55.7 50.9 58.1 56.2 65.3 75.3 102.5 103.1 91.8 864.4
Euri egunak (≥ 1.0 mm) 14.0 10.6 11.8 9.9 9.7 9.8 9.0 10.8 11.1 14.1 15.2 13.9 140.1
Eguzki orduak 54.1 77.9 115.9 171.2 227.6 203.4 197.4 184.9 138.9 103.6 63.5 46.0 1584.6
Iturria: Met Office[3]


Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Man uhartean tradizionalki manxera mintzatu da, baina jatorrizko azken hiztuna 1974ean hil zen, eta gaur egun ingelesa da nagusi (nahiz eta manxera berriz indartzeko saiakerak egiten ari diren).

Manxar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Berez, ez dago uharte horretarako herritar izenik, baina hango hizkuntzaren izena manxera denez (Euskaltzaindiak halaxe arautu du), manxar herritar izena legokioke.
  2.   159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-10-12 .
  3.   Met Office, Ronaldsway 1981–2010 averages, Station, District and Regional Averages 1981–2010, http://www.metoffice.gov.uk/climate/uk/averages/19812010/sites/ronaldsway.html .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Man Aldatu lotura Wikidatan