Edukira joan

Man'yōgana

Wikipedia, Entziklopedia askea
万葉仮名
Katakana karaktereak eta zein man'yōganatatik datozen
Idazkera mota
Garaia
circa K.o. 650 etik Meiji aroa arte
Norabidea Goitik behera Edit this on Wikidata
Hizkuntzak Japoniera eta Okinawako hizkuntza
Antzeko idazkerak
Antzeko sistemak
Sistema eratorriak
Hiragana, katakana
Ahaide sistemak
Egungo kanjiak
 Artikulu honek transkripzio fonetikoak ditu, Nazioarteko alfabeto Fonetikoan (IPA) emanak.

Man'yōgana (万葉仮名, /maɰ̃joꜜːɡana/ edo /maɰ̃joːɡana/ ahoskatua) japoniera idatziz irudikatzeko antzinako idazkera sistema da. Japoniera fonetikoki irudikatzeko baliabide gisa garatu zen lehen kana sistema ezaguna izan zen: noiz erabili zen ez dago argi, baina gutxienez VII. mendearen erdialdetik aurrera hasi zen. Man'yōgana izena Man'yōshū hitzetik dator, man'yōganaz idatzitako Nara garaiko poesia antologiatik.

Sistema horretaz baliatutako testuek txinatar karaktereak darabiltzate beren esanahietarako, baina man'yōganak karaktere horiei erreferentzia egiten die balio fonetiko bat irudikatzeko erabiltzen direnean soilik. Balioak txineraren ahoskera garaikidetik eratorri ziren, baina karaktereen jatorrizko japoniar irakurketak ere erabili ziren inoiz. Adibidez, 木 karaktereak ("zuhaitz") /mo/ irudika zezakeen (txinera ertaineko [məwk] hitzean oinarritua), /ko/ edo /kwi/ (japoniera zaharrean ere "zuhaitz" esan nahi zuen).

Man'yōganaren bertsio sinplifikatuek, azkenean, hiragana eta katakana idazkerak sortu zituzten, egungo japonieraz erabiliak.

Koreako Baekje erresumako adituek Japoniar uhartedian man'yōgana idazkera sistema sartu zutela uste da. Kojiki eta Nihon Shoki kronikek hala diote; froga zuzenak nekez aurkitu bada ere, adituek ideia hori onartzeko joera dute.[1]

Man'yōganaren balizko adibide zaharrena Inariyama burdinazko ezpata da, 1968an Inariyama Kofun induskatua. 1978an, X izpien analisiak gutxienez 115 karaktere txinatarrez osatutako urre-koloreko inskripzio bat azaldu zuen: testuak, txineraz idatzita, pertsona izen japoniarrak zeuzkan, hizkuntza fonetiko batean izenetarako idazten zirenak. Ezpata hura 辛亥年 urtean (K.o. 471n, normalean onartutako teorian) egin zela uste da. Oso litekeena da ezpata haren inskripzioa Baekjez erabiltzen zen txineraren bertsio batean idatzita egotea.

Man'yōganak kanji karaktereak darabiltza bere ezaugarri fonetikoetarako, semantikoetarako bainoago. Beste era batera esanda, kanjiak beren soinuengatik erabiltzen dira, ez esanahiengatik. Ez zegoen kanjiak aukeratzeko sistema estandarrik, eta desberdinak erabil zitezkeen soinu bera irudikatzeko, idazlearen apetaren arabera. VIII. mendearen amaieran, 970 kanji erabiltzen ziren japonierazko 90 morak irudikatzeko. Esate baterako, Man'yōshū 17/4025 olerkia honela idatzi zen:

Man'yōgana 之乎路可良 多太古要久礼婆 波久比能海 安佐奈藝思多理 船梶母我毛
katakana シオジカラ タダコエクレバ ハクヒノウミ アサナギシタリ フネカジモガモ
egungoa 志雄路から ただ越え来れば 羽咋の海 朝凪したり 船梶もがも
erromanizatua Shioji kara tada koe kureba Hakuhi no umi asanagi shitari funekaji mogamo
Itzulpena Shiotsu bidetik, gurutzatu besterik egiten ez dudanez, Hakui itsasoa bare dago goizeko isiltasunean. O, itsasontzi bateko lema banu.

Poeman, mo (母, 毛) eta shi (之, 思) soinuak karaktere ezberdin anitzez idatzita daude. Partikula guztiak eta hitz gehienak fonetikoki irudikatuta daude, baina ji (路), umi (海) eta funekaji (船梶) hitzak semantikoki eman dira.

Kasu batzuetan, hitz jakin batzuetarako silaba zehatz batzuk koherentziaz adierazi dira karaktere jakinen bidez. Erabilera hori Jōdai Tokushu Kanazukai izendapenaz ezagutzen da, eta horrek histori hizkuntzalariei pentsarazi die japoniera zaharreko zenbait soinu ezberdinek, hainbat man'yōgana karaktere multzoz sistematikoki irudikatuak, ez ote zuten ordutik bat egin.

Man'yōgana darabilen idazkeran, kanjiak hainbat moduz askotan egokitzen zaizkie soinuei, batzuk zuzen eta besteak, ez hainbeste.

Shakuon kana (借音仮名) sino-japoniar irakurketan oinarritzen da: hor, karaktere batek mora bat edo bi adierazten ditu.

Shakuon kana 借音仮名
Morak Karaktere bat, osoa Karaktere bat, partziala
1 以 (い) 呂 (ろ) 波 (は) 安 (あ) 樂 (ら) 天 (て)
2 信 (しな) 覧 (らむ) 相 (さが)

Shakikun kana (借訓仮名) jatorrizko kun'yomi irakurketa batean oinarritzen dira, karaktere bat eta hiru artean mora bat eta hiru artean irudikatzen dute.

Shakkun kana 借訓仮名
Morak Karaktere bat, osoa Karaktere bat, partziala Bi karaktere Hiru karaktere
1 女 (め)



毛 (け)



蚊 (か)
石 (し)



跡 (と)



市 (ち)
嗚呼 (あ)



五十 (い)



可愛 (え)



二二 (し)



蜂音 (ぶ)
2 蟻 (あり)



卷 (まく)



鴨 (かも)
八十一 (くく)



神樂聲 (ささ)
3 慍 (いかり)



下 (おろし)



炊 (かしき)
Man'yōgana taula: karaktere batek mora bat agertzen du
K S T E P M I E W G Z D B
a 阿安英足鞅 可何加架香蚊迦 左佐沙作者柴紗草散 太多他丹駄田手立 那男奈南寧難七名魚菜 八方芳房半伴倍泊波婆破薄播幡羽早者速葉歯 萬末馬麻摩磨満前真間鬼 也移夜楊耶埜八矢屋 良浪郎樂羅等 和丸輪 我何賀 社射謝耶奢装蔵 陀太大嚢 伐婆磨魔
i1 伊怡以異已移射五 氣支伎岐企棄寸吉杵來 子之芝水四司詞斯志思信偲寺侍時歌詩師紫新旨指次此死事准磯爲 知智陳千乳血茅 二貳人日仁爾儞邇尼泥耳柔丹荷似煮煎 比必卑賓日氷飯負嬪臂避匱 民彌美三參水見視御 里理利梨隣入煎 位爲謂井猪藍 伎祇藝岐儀蟻 自士仕司時尽慈耳餌兒貳爾 遅治地恥尼泥 婢鼻彌
i2 貴紀記奇寄忌幾木城 非悲斐火肥飛樋干乾彼被秘 未味尾微身実箕 疑宜義擬 備肥飛乾眉媚
u 宇羽汙于有卯鴉得 久九口壟苦鳩來 寸須周酒州洲珠數酢栖渚 都豆荳通追川津 奴努怒農濃沼宿 不否布負部敷経歴 牟武無模務謀六 由喩遊湯 留流類 具遇隅求愚虞 受授殊儒 豆荳頭弩 夫扶府文柔歩部
e1 衣依愛榎 祁家計係價結鶏 世西斉勢施背脊迫瀬 堤天帝底手代直 禰尼泥年根宿 平反返弁弊陛遍覇部辺重隔 売馬面女 曳延要遙叡兄江吉枝衣 禮列例烈連 廻恵面咲 下牙雅夏 是湍 代田泥庭傳殿而涅提弟 弁便別部
e2 氣既毛飼消 閉倍陪拝戸経 梅米迷昧目眼海 義氣宜礙削 倍毎
o1 意憶於應 古姑枯故侯孤兒粉 宗祖素蘇十拾 刀土斗度戸利速 努怒農埜 凡方抱朋倍保宝富百帆穂本 毛畝蒙木問聞 用容欲夜 路漏 乎呼遠鳥怨越少小尾麻男緒雄 吾呉胡娯後籠兒悟誤 土度渡奴怒 煩菩番蕃
o2 己巨去居忌許虛興木 所則曾僧増憎衣背苑 止等登澄得騰十鳥常跡 乃能笑荷 方面忘母文茂記勿物望門喪裳藻 與余四世代吉 呂侶 其期碁語御馭凝 序叙賊存茹鋤 特藤騰等耐抒杼

Kanjiak txineraz sortu ziren, hizkuntza monosilabikoa batean: japonierara (silaba aniztuna zena, ordea) egokitzean, bien arteko desberdintasunak handiak izanik, man'yōgana oso baldarra izan zen irakurtzeko eta idazteko. Kanjiak bi ahoskera multzo ezberdin dituenez —bata sino-japoniar ahoskeran oinarritua; bestea, jatorrizko japoniar ahoskeran—, zaila zen zehaztea karaktere jakin bat bere ahoskera edo esanahia irudikatzeko erabiltzen ote zen, hau da, man'yōgana ala benetako kanjia zen, edo biak. Nahasmendua arintzeko eta denbora aurrezteko, man'yōgana gisa erabili ziren kanjiak, azkenean, hiragana sortu zuten, 変体仮名 hentaigana alternatibak barne (egun, zaharkituta), eta katakana bihurtu zen sistema bereizi batekin batera. Hiragana emakumezkoek zerabilten sōsho estilo oso kurtsiboan idatzitako man'yōganatik garatu zen; bitartean, katakana monje budistek garatu zuten esku izkribu forma gisa, gehienetan man'yōgana karaktereen zatiak bakarrik erabiliz (adibidez, lehen edo azken trazuak). Kasu batzuetan, man'yōgana karakter batek silaba jakin baterako hentaigana bat sortu zuen, egungo hiragana karakterea lortzeko gehiago sinplifikatu zena, baina man'yōgana karakter desberdin bat egungo katakana baliokidearen iturria zen. Adibidez, る (ru) hiraganaman'yōgana hitzetik eratorria da, eta ル (ru) katakana, berriz, 流 man'yōganatik. Silaba bakarrerako hiragana forma alternatibo ugariak, azkenean, 1900. urtean estandarizatu ziren, eta baztertutako aldaerak hentaigana izenaz ezagutzen dira gaur. 

Man'yōgana egungo Japoniako eskualde izen batzuetan ageri da egun ere, bereziki Kyūshūn. Oraindik gertatzen da man'yōganaren antzeko fenomeno bat, ateji (当て字) izenekoa: hitzak, maileguak barne, kanjiak erabiliz idazten dira, haien balio fonetikoa kontuan hartuta. Adibidez, 倶楽部 (kurabu, "klub"), 仏蘭西 (Furansu, "Frantzia"), 阿弗利加 (Afurika, "Afrika") eta 亜米利加 (Amerika, "Amerika"). [2]

Katakana, man'yōgana baliokideekin (katakanara egokitutako man'yōganako atalak nabarmenduta daude)
Katakanaren man'yōgana, silabagramak barne. Hiragana eta katakanarako iturri komuna diren man'yōganak koadro ubeletan daude
K S T E H M I E W
a
i
u
e
o
Hiraganaren garapena, man'yōganatik
Hiraganako man'yōgana, silabagrama zaharkituak barne. Hiragana eta katakanarako iturri komuna diren man'yōganak koadro ubeletan daude
K S T E H M I E W
a
i
u
e
𛀁
o

Ikus, halaber

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Silabograma
  • Sōgana – japonierazko aspaldiko silabarioa
  • Idu idazkera, koreerazko analogoa

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Bentley, John R.. (2001). «The origin of man'yōgana» Bulletin of the School of Oriental and African Studies 64 (1): 59–73.  doi:10.1017/S0041977X01000040. ISSN 0041-977X..
  2. Al Jahan, Nabeel. (2017). «The Origin and Development of Hiragana and Katakana» Academia.edu: 8..

Kanpoko loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]