Man Haron Monis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Man Haron Monis
Aiatola Handia

Bizitza
JaiotzaBorujerd (en) Itzuli1964ko maiatzaren 19a
Herrialdea Iran
 Australia
BizilekuaBexley North (en) Itzuli
Lehen hizkuntzapersiera
HeriotzaSydney2014ko abenduaren 16a (50 urte)
Hezkuntza
HeziketaImam Sadiq University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
persiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, akhoond (en) Itzuli eta teologoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioasunismoa
sheikhharon.com

Man Haron Monis (Borujerd, Iran, 1964ko maiatzaren 19a - Sydney, Australia, 2014ko abenduaren 16a) jatorriz Irangoa eta Australian bizi zen apaiza zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Manteghi Burjerdi zen bere jaiotzezko izena. 1996an Australian errefuxiatu zen. Webgune bat irekia zuen eta 2014ko urrian idatzi zuenez, xiismoa utzi eta islamaren beste adarrera, sunismora igaro zen. Gainera, leialtasuna adierazi zion Abu Bakr al-Bagdadi Estatu Islamikoaren buruzagiari[1].

Monis askotan agertu zen Australiako hedabideetan. Alde batetik, Australiak Afganistango gerran zuen parte hartzearen aurka egiteagatik. Bestalde, zigortu ere egin zuten hildako soldaduen familiei igorritako eskutitz iraingarriengatik[1].

2014ko urrian, baldintzapeko askatasunean zegoen, Noleen Hayson Pal emazte ohiaren hilketan konplize izateagatik. 2014ko abenduaren 15ean, Sydneyko bahiketa burutu zuen eta bertan hil zen[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Mikel Rodriguez, «Australiara iritsi dira zipriztinak», Berria, 2014-12-16