Man vs. Wild

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Man vs. Wild
Bear Grylls 2.jpg
Jatorria
Argitaratze-data 2000(e)ko hamarkada
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua 7
Atalak 72
Ezaugarriak
Genero artistikoa telerrealitatea
Hizkuntza ingelesa
Iraupena 45 minutu
Antzezlea(k)
Bear Grylls
Aurkezlea Bear Grylls
Emanaldia
Jatorrizko igorlea 2019 Discovery logo.svg Discovery Channel
Hasiera-data 2006ko urriaren 27a
Amaiera-data 2012ko martxoaren 12a
Kanpo loturak
discovery.com…

Man vs. Wild (euskaraz: «Gizona Naturaren Aurka»), baita Born Survivor: Bear Grylls, Ultimate Survival, Survival Game, edota Erresuma Batuan soilik Bear Grylls deitua (euskaraz: «Bizirauntzaile Jaioa: Bear Grylls, Azken Bizirauntzailea, Biziraupenaren Jokoa, Bear Grylls») Bear Grylls britainiar abenturazalea protagonistan duen Discovery Channel telebista kateko telesaila bat da.

Bertan Grylls abenturazaleak bere biziraupen ezagutzak erabiliz munduko hainbat lekutako muturreko baldintza, klima eta erliebeei aurre egin beharko die. Saioak bere abentura surrealistei esker mundu osoan ospe handia bereganatu du, batez ere abenturazale eta naturazaleen artean, nahiz eta batzuen ustez saioa iruzurra izan eta egoera asko moldatuak egon.

2012ko martxoaren 13an Bear Grylls abenturazaleak Discovery Channel katearen 2 proiektuetan parte hartzeari uko egitearen ondorioz kaleratua izan zen. Gaur egun, telesailak ordezkoa izango duen, edota behin betiko amaitu den ezezaguna da.

Hego Euskal Herrian Discovery Channel telebista kateak aireratu zuen, Ipar Euskal Herrian aldiz NT1 eta Discovery Channel telebista kateek.

Denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telesaioak 7 denboraldi izan ditu:

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]