Edukira joan

Manak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dis manibus idatzita duen estela
Artikulu hau erromatar jainkoei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Man (argipena)».

Manak[1] (latinez: Manēs,singularrez Man) Erromatarren artean, hilen arima jainkotuak ziren. Manei ardoa, eztia, esnea eta loreak eskaintzen zizkieten. Jaialdi bereziak antolatzen zituzten manen omenez:[2] otsailean ospatzen zituzten Parentalia eta Feralia hain zuzen ere.

Larak, lemurak, jeinuak eta penateekin batera, etxeko jainko familiar edo pertsonalak izaten ziren.

Antzinako Erroman, arbasoek, senitartekoen heriotzen oroitzapena bizirik mantentzea benetan garrantzitsua zen. Hori erlijio pribatuaren bidez adierazten zen, alde batetik etxean, non erromatarren bizitzan beti presente zeuden arbasoen erretratuak gordetzen eta erakusten ziren, eta bestetik, benetako hiri bihurtutako nekropolietan, non hilobiak eta haietan idazten zituzten inskripzioek han lurperatuta zeudenen oroitarazten zioten publiko zabalari. Kontaun hartu, nekropoliak bhiriko sarrea-irteera ziren bideen ertzetan jartzen zirela, eta beraz, bidaiari orok irakur zezaketen hilobietako inskripzioak. Jende asko ibiltzen den lekuetan hildakoak omentzeko eskaintza erregularrak egiten ziren. Hildakoak Manes izeneko jainko edo izpiritu familiarrak bihurtzen ziren, ahanzturan ez erortzearen truke, beren familiak babesten zituztenak. Horrela, zeremonia, festa, sakrifizio erritual eta eskaintzaz betetako hildakoen gurtza ezarri zen.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. (Gaztelaniaz) Arenas-Gallego, Laura-María. (2023-05-25). «El culto a los «di Manes»» Cuadernos de Arqueología de la Universidad de Navarra 31 ISSN 2387-1814. (kontsulta data: 2026-02-06).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.