Mandaloriar Gerrak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Mandaloriar Gerrak Obsidianeko Star Wars: Antzinako Errepublikako Zaldunak joko sailean eta Knights of the Old Republicen Dark Horse Comicsen kontatzen diren Star Warsen unibertsoko gatazka batzuk dira.

Mandaloriar Gerrak mandaloriar gurutzatu berriek hogei bat urtez Antzinako Errepublikarenak ez ziren munduei eginiko eraso batzuekin hasi ziren.

Mandaloriarrek, Mandalore berri batek lideratuak, Mandalore Azkena, Errepublikako kanpoaldeko planetak inguratzen zituzten posizioak eurenganatu zituzten, antzina Sith Inperioa izan zenaren zati handi bat domeinatuz.

Lehen urtea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

3963 urte YGA (Yavingo guduaren aurretik) hasi ziren Mandaloriar Gerrak mandaloriarrek basatiki hiru planeta sistema konkistatu zituztenean. Sistemetako bat Onderon planetak eta honen ilargia zen Dxunek osatzen zutena zen, non mandaloriarrek azken gerra galdu zuten, bertan erbesteratuak geratuz. Mandaloriarrek Dxun ezarri zuten base nagusi bezala. Mandaloriarrek modu indiskriminatuan eraso zituzten munduak, une horretatik aurrera, benetako sarraskiak antolatuz eta ahal zuten guztia suntsituz, errepublikar soldadu asko, kikilduak, zibilen etxeetan ezkutatzen ziren bitartean. Hau Iridoniaren eta errepublikaren zati ziren gainontzeko iridoniar munduen inbasioan ikus daiteke.

Senatu Galaktikoak, azkenean, partehartzea erabaki zuen, eta Jedi Kontseiluari laguntzen joateko esan zion, baina hauek oraindik Sith Gerretako zauriak sendatzen ari zirela erantzun zuten. Baina benetan, kontseiluko kideren batzuk, Vandar Tokare horien artean, parte hartzen bazuten kalte handiagoa eragingo zutela eta benetako mehatxua oraindik iristeke zegoela iragarri zuten. Jediek ez zekiten, baina mandaloriarrak existitzen ziren azken Sithek borrokatzera bultzatuak izan ziren, hildako Exar Kun Lord Ilunaren ikasle zirenak, hauen gorputzetan Exar Kunek Sithen Urrezko Aroko duela milaka urteko Sith maisuen ezagutza eta izpirituak sartea lortu zuelarik.