Mandapa
| Mandapa | |
|---|---|
| Hipostilo aretoa | |
Mandapa indiar arkitekturako erritu publikoetarako areto edo pabilioi bat da, bereziki jainismo eta hinduismoko tenpluetako arkitekturan nabarmentzen dena.[1]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zutabeak dira mandapen osagarri eta apaingarri nabarmen bat, areto hipostilo mota bat direlarik oro har. Lau zutabe soileko sinpleak ere egon daitezke dena den, praggriva izenekoak.[2]
Mandapak "irekiak" edo "itxiak" direla esaten da, kanpoaldeko hormak izan ala ez. Tenpluetan, mandapa bat edo gehiago santutegiaren eta tenpluaren sarreraren artean kokatzen dira maiz ardatz berean. Tenplu handi batean beste mandapa batzuk egon daitezke alboetara, edo tenpluaren esparruarem barruan eraikin aske bezala.
Kanchipuram hiriko bi tenplu desberdinetan daude Mila Zutabeen Mandapa (Ekambareswarar) itxia eta Ehun Zutabeen Mandapa (Varadharaja Perumal) irekia.
| ||
Tenplu batek mandapa bat baino gehiago baditu, bakoitza funtzio ezberdin baterako erabiltzen da, eta izen bat ematen zaio erabilera islatzeko. Adibidez, ezkontza jainkotiarrari eskainitako mandapa bati kalyana mandapa esaten zaio. Ezkontza hindu modernoak egon ohi dira halakoetan 21. mendean, ezkongaiek apaizak piztutako su santua inguratu ohi dutelarik mandaparen erdian.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Mandapa» artikulutik itzulia izan da, 2025-03-08 data duen 1279450781 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2025-03-08 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ (Ingelesez) www.wisdomlib.org. (2014-08-03). «Mandapa, Māṇḍapa, Maṇḍapa, Mamdapa: 31 definitions» www.wisdomlib.org.
- ↑ (Ingelesez) www.wisdomlib.org. (2024-10-07). «The Ground plan of the Mandapa (attached halls) [Chapter 8»] www.wisdomlib.org (kontsulta data: 2025-08-12).
- ↑ Glossary of Indian Art. art-and-archaeology.com.