Manderley gaztelua

Koordenatuak: 53°15′46″N 6°06′47″W / 53.2627°N 6.113°W / 53.2627; -6.113
Wikipedia, Entziklopedia askea
Manderley gaztelua
Caisleán Mhanderley
Kokapena
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Leinster
HiriaKilliney
Koordenatuak53°15′46″N 6°06′47″W / 53.2627°N 6.113°W / 53.2627; -6.113
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1840 (juliotar egutegia)
Arkitektura
EstiloaVictorian architecture (en) Itzuli

Manderley gaztelua (ingelesez: 'Manderley Castle' irlanderaz: 'Caisléan Mhanderley') 1840an altxatua izan zen Irlandako Dublinen dagoen eraikin biktoriar neogotikoa da. Gaur egun Enya musikaria da jabea eta bertan bizi da. Musikaria erosi aurretik beste izenak izan zituen: "Victoria Castle" eta "Ayesha Castle". Ezaguna dira bere terrazetatik dituen bistengatik; dirudienez egun argietan Irlandako kostaldea ikus daiteke.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Victoria gaztelua Robert Warrenek 1840an eraiki zuen Erresuma Batuko Victoria erregina tronura iritsi zela gogoratzeko. 14.000 m² lorategiz eta zuhaitzez osatutako pasabideez inguratuta dago. Lorategiko izkina bateko tunel sekretu batek jatorriz Killiney hondartzara sartzeko aukera ematen zuen baina gaur egun itxita dago.[1]

1928an jauregiaren barrualdea sute batek kaltetu zuen 1928an. Thomas Powerek, whisky destilatzaileen familia ezaguneko kidea zaharberritu zuen. Sir Thomas-ek Ayesha ("lorea" arabieraz) izena eman zion; izena Rider Haggard-en eleberri batetik hartu zuen: Ayesha Ella eleberrian sugarretatik sortu zen jainkosaren izena zen. 1995ean Aylmer familiak Ayesha gazteluak turismoa erakartzeko hainbat zaharberritze eta aldaketa burutu zuen, hala nola ukuiluak apartamentu bihurtuz. Zalditegian artista askok beren lanak erakutsi dituzten, gaur egun arte galeria bat da.

Enya abeslari irlandarrak 1997an erosi zuen jauregia 3.800.000 € ordainduz - Michael Flatleyren eskaintza gainditu zuen - eta Manderley izena jarri zion, Daphne du Maurier-en Rebecca (1938) eleberritik hartuta.

Seguritatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enya abeslariak jazarpena batzuk pairatu zituen eta, ondorioz, gazteluaren seguritate indartzeko neurri ugari hartu zituen: zurezko ateak indartu zituen berriak instalatuz, 41 metroko harrizko horma 2,7 metroko altuerara igo zuen e.a. Neurri horiek hartu arren, 2005eko abuztuaren erdialdean jauregiaren segurtasuna arriskuan jarri zuten bi gertakari eman ziren; Enya bietan jauregian zegoen. Horregatik bere seguritateak izu-gela bat dauka.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Seaside Secrets (2001-05-26). "Life piles of the rich and famous: why a celeb's home is their castle". Independent.ie [1]
  2. http://news.bbc.co.uk/2/hi/uk_news/northern_ireland/4305058.stm

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]