Mando Diao

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mando Diao
Mando Diao Live3.jpg
Datuak
Jatorria Borlänge
Musika mota rock alternatibo
Urteak 1999
Produkzioa
Diskoetxea(k) Universal Music Group
Informazio gehigarria
MusicBrainz ea854cc1-13fc-4fd0-86a5-d2c7dba06764
Twitter @Mando_Diao
www.mandodiao.com

Mando Diao garage rock musika taldea da, 1960ko hamarkadako ukituekin. Taldea Suedian sortua da, Borlängetik konkretuki. Taldea 1995ean jaio zen, baina hasieran taldekideak serio hartu ez zuten proiektua izan zen, taldekideak taldetik sartu eta irteten baitziren. Geroago proiektua seriotasunarekin hartzea erabaki zuten. Sei hilabete abestiak egiten eman ondoren , taldeari Mando Diao jartzea erabaki zuten. Beraien lehen kontzertuak hiriko(Borlängeko) taberna eta lokaletan izan ziren 1999an. Ondoren, 2002an kaleratu zuten, Bring Em In, lehenengo diska izango dena. Hortik aurrera arrakasta handia izan dute eta beste 3 diska kaleratu dituzte.

Kontzertu asko eman dituzte munduan zehar eta musika jaialdi nagusietan hartu dute parte (Benicàssim, Rock am Ring edo Reading - Leeds.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Björn Dixgård – abeslaria eta gitarrista
  • Gustaf Norén – abeslari, gitarrista eta perkusioa
  • Samuel Giers - bateria
  • Carl Johan Fogelklou - baxu-jolea
  • Mats Bjorke -organoa

Taldekide ohiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Fredrik Nilsson - baxu-jolea (1998-1999)
  • Anton Grahnstrom - bateria (1998-1999)
  • Daniel Häglund - organo (1995-2003)

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bring Em In (2002)
  • Hurricane Bar (2004)
  • Ode to Ochrasy (2006)
  • Never Seen The Light Of Day (2007)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mando Diao Aldatu lotura Wikidatan