Edukira joan

Manex Erdozaintzi kolegioa

Koordenatuak: 43°13′55″N 1°05′36″W / 43.23187°N 1.09341°W / 43.23187; -1.09341
Wikipedia, Entziklopedia askea
Manex Erdozaintzi kolegioa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
EskualdeaOztibarre
UdalerriaLarzabale-Arroze-Zibitze
Koordenatuak43°13′55″N 1°05′36″W / 43.23187°N 1.09341°W / 43.23187; -1.09341
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2004ko irailaren 1a
KudeatzaileaManex Erdozaintzi kolegioa
Izenaren jatorriaManex Erdozaintzi-Etxart
Kontaktua
HelbideaAu Bourg 64120 Larceveau-Arros-Cibits
E-postamailto:ce.0642006h@ac-bordeaux.fr
Webgune ofiziala

Manex Erdozaintzi ikastetxea edo Manex Erdozaintzi kolegioa edo MEE kolegioa Larzabalen (Nafarroa Beherea) dagoen ikastola da, Seaskaren barnean sortua, lehen maila ondorengo eta lizeo aurreko kolegio (collège) mailako ikasketak eskaintzen dituena. Nafarroa Beherean kolegio mailan euskarazko ikasketak ematen duen bakarra da.

1969. urtean sortu zen Seaska, hasieran bakarrik ume txikientzako lehen hizkuntza eskaintzen zen, baina urtez urte eskaintza hori zabaltzen joan zen eta horrela 231 ikasle ziren Manex Erdozaintzi kolegioan 2020-21 urterako, bigarren hezkuntzan.

2020ean, Ipar Euskal Herri osoan ikasketetan eta harremanetan euskara erabiltzen zuten kolegioak lau hauek besterik ez ziren: Kanboko Xalbador, Larzabaleko Manex Erdozaintzi, Ziburuko Piarres Larzabal eta Baionako Estitxu Robles kolegioak.[1][2]

1983an sortu zen iparraldean bigarren mailako lehen kolegioa, Kanbon.[3][4]

1999an sortu zen Manex Erdozaintzi kolegioa. Oztibarren finkatua, inguruetako ikastolako haurrak errezebitzen ditu: Xiberotik, Alozetik, Amikuzetik, Garazitik, Baigorritik, Ortzaizetik eta Oztibarretik.[5]

Euskaraz ikastea da lehen helburua. Eta ikasleak euskaldun herritar arduratsu eta parte-hartzaileak bihurtzea.

2020-2021 ikasturteko datuak:[6]

  • 231 ikasle; 3 gela 3.ean (59 ikasle), 2 gela 4.ean (54 ikasle),3 gela 5.ean (70 ikasle) eta 2 gela 6.ean (47 ikasle).
  • Sohüta, Aloze, Amikuze, Garazi, Baigorri, Ortzaize eta Oztibarreko ikastoletatik 47 seigarreneko ikasle berriek sartzea egin zuten.

Astean bi aldiz, azken orenean, maila desberdinetako 12 ikasle beren urkaitzerarekin biltzen dira lan lagunduan parte hartzeko. Ikasleen arteko ezagutza azkartzea eta elgar laguntzea dira helburu nagusiak.[7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Aitzin solasa | Xalbador Kolegioa. (kontsulta data: 2021-11-21).
  2. «Kolegioak | Seaska» seaska.eus (kontsulta data: 2021-11-21).
  3. Renteria, Aitor. (2013-05-11). «Xalbador ikastegia, geroarekiko erronka» Berria (kontsulta data: 2021-11-21).
  4. Renteria, Aitor. «Seaskak Xalbador ikastetxea inauguratu du, arraberriturik» Berria (kontsulta data: 2021-11-21).
  5. «HARRERA | MEE KOLEGIOA» MEEK (kontsulta data: 2021-11-21).
  6. (Frantsesez) «IKASTURTE BERRI BAT HASTEN | MEEK» MEEK 2021-09-08 (kontsulta data: 2021-11-21).
  7. «PROIEKTU PEDAGOGIKOAK» MEEK (kontsulta data: 2021-11-21).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.