Manez Saint-Jean

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manez Saint-Jean
Bizitza
JaiotzaUztaritze1844ko azaroaren 15a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
HeriotzaUztaritze1909ko apirilaren 27a (64 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta garraiolaria
Izengoitia(k)Katxo

Manez Saint-Jean Etxegarai[1], ezizenez Katxo[2] (Uztaritze, 1844ko azaroaren 15 - Uztaritze, 1909ko apirilaren 27) bertsolaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martin Saint Jean eta Jeanne Etchegarayren semea. Ezer gutxi dakigu bere bizitzaz. Ez zen ezkondu; lanbidez ibaietako garraiatzailea eta pobre bizi izan zen. Bizitokia Uztaritzeko Hiribehere auzoko Uhaldea etxea zuen[3].

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere bertso lanaz ez dago datu askorik. Bat-batekoan aritu zen; Lore Jokoetan hirugarren saria irabazi zuen Saran 1871n antolatutakoetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Frantseserako sortutako grafian Etchegaray.
  2. Ez konfunditu ezizen bera duen Manez Etxeto ezagunagoarekin.
  3. Beñat Soulé: Neurtizlari Bertsulari Iparraldez, Euskaltzaleen biltzarra-Erroteta, 2011. 82. or.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]