Maniola jurtina
| Maniola jurtina | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Animalia |
| Filuma | Arthropoda |
| Klasea | Insecta |
| Ordena | Lepidoptera |
| Familia | Nymphalidae |
| Leinua | Satyrini |
| Generoa | Maniola |
| Espeziea | Maniola jurtina Linnaeus, 1758 |
| Datu orokorrak | |
| Ostalaria | Poa, Llollobelar, Agrostis, Poa annua, Milium, Poa trivialis, Brachypodium phoenicoides, Poa pratensis eta Espartzu |
Maniola jurtina Nymphalidae familiako tximeleta bat da. Europan zehar Siberiaraino eta Afrika iparraldean aurkitzen da, baita Euskal Herrian ere.[1]
Taxonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lineok deskribatu zuen lehenengo aldiz 1758. urtean Systema Naturae liburuan, Papilio jurtina izena eman zion.[2]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tamaina handiko tximeleta da, 40-50 mm arteko hegal-zabalera hartzen du. Arraren hegalen gainaldea marroia da eta ozelo txiki bana du aurreko hegalen muturretan, emeak orban laranjak agertzen ditu eta ozeloak handiagoak dira.[2]
Azpialdea argiagoa da, aurreko hegalek ozelo bana dute eta atzeko hegalek banda marroi argiak eta zurixkak dituzte. Banda zurietan puntutxo beltzak izaten dituzte. Oraingoan ere emeak orban laranjak azaltzen ditu.[2]
Ohikoena hegalak itxita ikustea da.[3]
Beldarrak kolore berdea du eta alboetan lerro zurixka bana.[3]
Bizi zikloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Helduak maiatza edo ekainetik urriraino ikusten dira eta belaunaldi bakarra atertzen du urtean. Lahar eta kardaberen loreetan ikusten dira. Emeak arrautzak banan bana jartzen ditu landareen zurtoinetan. Handik jaiotzen diren beldarrak gramineoetaz elikatzen dira eta negua iristean hibernatu egiten dute. Udaberrian pupa eratzen dute landareen zurtoinetan.[2]
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zelaietan, belardietan, basoen argigunetan eta bide ertzetan ikusten da, baita herri eta hirietako lorategietan ere. Itsas mailatik 1.800 metro arteko altueran bizi da.[2]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arra.
- Emea.
- Arraren azpialdea.
- Emearen azpialdea.
- Beldarra.
- Pupa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Sistema de Información de la Naturaleza de Euskadi» www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-09-17).
- 1 2 3 4 5 (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Maniola jurtina (Linnaeus, 1758)» Naturaleza y turismo (kontsulta data: 2025-09-17).
- 1 2 «La Loba (Maniola jurtina)» sierradebaza.org (kontsulta data: 2025-09-17).