Mannarko golkoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mannarko golkoa
மன்னார் வளைகுடா
මන්නාරමි ‌බොක්ක
Mannarko golkoa is located in India
Mannarko golkoa
Mannarko golkoa
Mannarko golkoa (India)
Tamil Nadu topo deutsch mit Gebirgen.png
OzeanoaIndiako ozeanoa
EskualdeaIndia, Sri Lanka
KontinenteaAsia
Koordenatuak8°24′51″N 78°59′22″E / 8.41417°N 78.98944°E / 8.41417; 78.989448°24′51″N 78°59′22″E / 8.41417°N 78.98944°E / 8.41417; 78.98944
Luzera160 km
Zabalera130–275 km
Sakonerabatez bestekoa: 1.335 m

Mannarko golkoa (sinhalaz: මන්නාරමි ‌බොක්ක, tamileraz: மன்னார் வளைகுடா) Indiako ozeanoko itsasoa da, Lakadiveetako itsasoaren ipar-ekialdea hartzen duena. Indiako hego-ekialdeko eta Sri Lankako mendebaldeko itsasbazterren artean hedaturik dago; iparraldean Adamen Zubiak bereizten du Palk itsasartetik.

Biosfera erreserba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mannarko golkoa itsas bioaniztasun handiko lekua da. 3.600 landare eta animalia espezie aurkitu dira bertan, tartean Dugong dugon itsas behia eta 6 mangle espezie endemiko. Mannarko golkoko biosfera erreserbak 10.500 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 21 uharte, hondartzak, estuarioak, padurak, koralezko uharriak eta mangladiak dauzka. 100.000 lagun inguru bizi dira erreserbako 47 herrietan, gehienak Marakkayar etniako arrantzaleak[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. The Gulf of Mannar Biosphere Reserve. unesco.org (Noiz kontsultatua: 2016-8-9).


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]