Mannheimgo jauregia

Koordenatuak: 49°28′58″N 8°27′42″E / 49.4829°N 8.4618°E / 49.4829; 8.4618
Wikipedia, Entziklopedia askea
Mannheimgo jauregia
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Baden-Württemberg
Baden-Württembergeko gobernu-eskualdeKarlsruhe
HiriaMannheim
Koordenatuak49°28′58″N 8°27′42″E / 49.4829°N 8.4618°E / 49.4829; 8.4618
Map
Historia eta erabilera
JabeaBaden-Württemberg
KomisarioaCharles III Philip, Elector Palatine (en) Itzuli
Karlos Teodoro Bavariakoa
ErabiltzaileaUniversity of Mannheim (en) Itzuli
Mannheimer Galerie (en) Itzuli - 1998
Arkitektura
ArkitektoaLouis Remy de la Fosse (en) Itzuli
Kaspar Herwarthel (en) Itzuli
Guillaume d'Hauberat (en) Itzuli
Alessandro Galli da Bibbiena (en) Itzuli
Johann Jacob Rischer (en) Itzuli
Nicolas de Pigage (en) Itzuli
Estiloaarkitektura barrokoa
Solairuak5
Ondarea
Kontaktua
HelbideaBismarckstraße, Schloss Mittelbau eta Bismarckstraße, 68161 Mannheim
Webgune ofiziala

Mannheimgo gaztelua (alemanez: Mannheimer Schloss) Baden-Württemberg estatuko bigarren hiria den Mannheim hiriko gaztelua da. Sortu zenean Palatinatuko Printze-Hautesleen egoitza izan zen eta gaur egun Mannheimgo Unibertsitatea dago bertan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1606an sortu zen Mannheim hiri gotortua zen, bertan Friedrichsburg gotorlekua baitzegoen, non noizean behin Palatinatuko Printze-Hautesleak egoten baitziren.

Gaur egungo jauregia XVIII mendekoa da. 1720an Karlos Felipek gortea zegoen Heidelbergeko hiritarrekin erlijio arazoak izan zituen eta Mannheimera etortzea erabaki zuen, hau Palatinatuko hiriburu bihurtuz. Berehala jauregi berri bat eraikitzeari ekin zion. 300.000 gulden kostatzekoa zen obrak azkenean bi milioitik gora kostatu zuen eta Palatinatua diru gabe geldituko zenaren beldur, lanak 1731ean amaitu beharrean 1760an bukatu ziren.

Mannheimgo Urrezko Aroa izan zen, gortan artea, musika eta zientziak nabarmen landu baitziren. Bertan izan ziren besteak beste Goethe eta Schiller idazleak eta Mozart konpositorea. 1778an ordea Karlos Teodorok Munichera joatea erabaki zuen, eta Mannheimen gainbehera etorri zen.

Bigarren Mundu Gerran oso bonbakatua izan zen. Hondarrak bota eta hiri moderno berria egitea ere pentsatu zen arren, azkenean jauregia berreraikitzea pentsatu zen. Gaur egun Mannheimgo unibertsitatearen egoitza nagusia da.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jauregia estilo barrokoan eraikia dago. Aurrealdeak Mannheim hirirantz ematen du eta atzealdeak Rhin ibaira eta Ludwigshafen herrira. "U" itxura du, erdiko zatiak (Mittelbau) gela handi eta zabalak ditu, ekialdeko besoa (Ehrenhof Ost) mendebaldekoa (Ehrenhof West) baino luzeagoa da eta bertan daude Unibertsitateko bulegoak. Eraikinak Ehrenhof patioa inguratzen du.

Ehrenhof


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]