Edukira joan

Manolo Escobar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manolo Escobar

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakManuel García Escobar
JaiotzaLas Norias (en) Itzuli1931ko urriaren 19a
Herrialdea Espainia
HeriotzaBenidorm2013ko urriaren 24a (82 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: ondesteko minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Anita Marx Schiffer (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, abeslaria, antzerki aktorea eta zinema aktorea
Jasotako sariak
Genero artistikoaandaluziar kopla
pop musika
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaBertelsmann Music Group

manoloescobar.net
IMDB: nm0260334 Allocine: 243663 Rottentomatoes: celebrity/manolo_escobar Allmovie: p22084
Facebook: manoloescobarfans Musicbrainz: 7880a76e-09fb-48b5-a9f3-faab0167c877 Songkick: 223337 Discogs: 517872 Allmusic: mn0000566371 Find a Grave: 119239846 Edit the value on Wikidata

Manuel García Escobar, (Las Norias de Daza, El Ejido, Almeria, 1931ko urriaren 19a - Benidorm, 2013ko urriaren 24a) Manolo Escobar bezala ezagunagoa, kopla andaluziarreko abeslari espainiarra izan zen. Aktore bezala ere lan egin zuen filme musikal askotan. Bere arrakasten artean El Porompompero, Mi carro (1969), La minifalda edo Y viva España, aurki ditzakegu.

Manolo Escobar, Antonio García eta María del Carmen Escobar-ren bosgarren semea da, guztira hamar anai-arreba direlarik. Bere amari Madrecita María del Carmen abestia eskaini zion. Aitak familiaren nekazal-tradizioa bertan behera utzi zuen ostalaritza eta kulturara dedikatzeko. Handik gutxira erretiratutako maisu errepublikano bat ezagutu zuen eta etxean toki egin zion, bere ume guztien heziketaren erantzukizuna (musikala barne) hartzeko baldintzarekin. Manolo lauta jotzen hasi zen, baita pianoa ere.

14 urtekin Bartzelonara emigratu zuen bere anaiekin eta bertan lantoki desberdinetan egin zuen lan. Farandularen munduan bere lehen pausoak eman zituen Badalonan eta Bartzelonako auzo txinoan, Manolo Escobar y sus guitarras taldearekin (bertan bere anaiak Salvador eta Baldomero zeudelarik). Geroago, eta musika-taldearen arrakastarekin, beste anaia, Juan Gabriel, erantsi zitzaizkien. Bai Juan Gabriel edota José María, taldearentzako abestiak idatzi zituzten.

1962an Solano maestroaren abestiekin izar bilakatu zen, bai Madril eta Bartzelonako estreinaldiekin, edota Arcos de la Fronteran (Cádiz) egindako pelikularekin: Los guerrilleros.

Maitasun arloan, Anita Marx alemanarekin ezkondu zen Platja d'Aroko Fiesta dantzalekuan ezagutu eta hiru hilabete igaro bezain laster, ezkontza Kolonia, Alemanian izan zen, bata bestearen hizkuntza ezagutzen ez zutelarik. Gaur egun 50 urte daramatzate ezkonduta eta Vanesa izeneko alaba adoptatuaren aita-amak dira, hark Mi pequeña flor abestia dedikatu ziona.

Hain handia izan zen bere arrakasta bere musika-generoan, baita 1965tik aurrera (kopla beherakada sakonan sartu zenean) disko salmenten lehengoetarikoa izan eta abesti espainolaren barruan bere ikuskizun eta elkarte propioak mantendu zituen bakarrenetarikoa. Hala ere (eta ezezagunak diren arrazoiengatik) ez zen inoiz komunikabideen salmenta listetan agertzen.

1990eko hamarkadaren hasieran Benidorm (Alicante) eko txalet batera joan zen bizitzera, izen berdineko abestiaren ohorez, Porompompero izenpetuz. Bere arrakasten artean, hogei pelikula baino gehiago, horietatik hiru Espainiako hamar pelikula ikusienak eta, batez ere, laurogei disko inguru dira bere frogak, azken hauen artean 24 urrezko disko eta platino kasettea izanik. Hortaz gain Belter diskografia 24 urre disko entregatu zizkion Manolo'ri, hala ere, bere salmenten arabera, 40 baino gehiago eduki beharko lituzke. Bere disko salduena "Y Viva España" izan zen, 6 milioi kopia original salduz (geroago berrargitalpenetan 10 milioietara heldu zen). Espainiako musika diskorik salduena izan zen 1973tik 1992raino.

2010ean, minbiziz gaixotua zegoela adierazi zuen, kimioterapia jarraituz gaixotasuna gelditzeko ahaleginetan. Hala ere, bere girarekin jarraitu zuen: De Manolo a Escobar, non bere musika ibilbidea berrikusten da; "Manolo Escobar y la Banda de tu Pueblo", giro herrikoietan herriko musikariekin abesten; eta "Galas", bere musikari tipikoekin antzeztuz.[1]

(Abesti originalak bakarrik)

ORPHEO

(EP's)

  • Ay de mi Alhambra; Pinceles españoles; Pasodoble, te quiero; Debajo de los olivos; No despiertes; No me falta na (1957)
  • Aires navideños jerezanos (Los peces en el río); Villancicos de Triana; Vamos pastores; Pastores a Belén (1958)
  • Fue la noche de tus ojos; Piropo a Almería; Calma ese fuego, muchacho; Desde tierra extranjera (1958)

SAEF ("Discos Belter" diskoaren parte)

(EP's)

  • Debajo de los olivos - Sevilla la novia - Pasodoble te quiero - Al compás del garrotín (1959)
  • Pinceles españoles - Piropos a Almería - ¡Ay de mi Alhambra! - Desde tierra extranjera (1959)
  • El misterio de las flores - No me falta na - Fue la noche de tus ojos - Calma ese fuego muchacho (1959)
  • Requiebro a Barcelona - Luto blanco - Más allá del amor - No despiertes (1959)
  • España mi embajadora - Yo soy un hombre del campo - Ni se compra - Hacia el rocío (1960)
  • Fandangos cabales - Traigo una yegua campera - Los ruiseñores cantando - Lo mejor y lo peor (1960)
  • El primer bautizo - Te canto con mis guitarras - El Porompompero - Ave María no morro (1960)
  • Cuando manda el corazón - ¡Vaya usted a saber ! - Fandango de amores - Ya te dije (1960)
  • Mulero y campanillero - Chulapona de Madrid - Mi Valdepeñas - El fuego de la cortinita (1961)
  • ¡Ay mi patio sevillano! - Martirio amargo - Embrujo de España - Castillos en el aire (1961)

BELTER

(LP's)

  • Espigas y Amapolas (1964) incluye 'El Porompompero'
  • El ángel de la guarda (1966)
  • Éxitos de películas (1967)
  • BSO "Pero...¿En qué país vivimos?" (1967)
  • Aquel hijo (1967)
  • Películas de Manolo Escobar (1968)
  • Mi novia (1968)
  • Villancicos (1969)
  • Manolo Escobar y sus películas (1970)
  • Canciones de películas (1970)
  • Aires navideños (1970)
  • Sevillanas (1971) "incluye 'La minifalda'"
  • Grandes éxitos (1971)
  • Brindis (1971) "incluye 'Mi carro'"
  • Por los caminos de España (1972)
  • BSO "Entre dos amores" (1972)
  • Y viva España (1973)
  • BSO "Me has hecho perder el juicio" (1973)
  • Cada lágrima tuya (1974)
  • ¡Ay, Caridad! (1974)
  • BSO "Cuando los niños vienen de Marsella" (1974)
  • Qué guapa estás (1975)
  • BSO "¡Eva! Qué hace ese hombre en tu cama" (1975)
  • Niña bonita (1976)
  • Selección Antológica del Cancionero Español Vol. I, II y III (1976-1977)
  • BSO "La mujer es un buen negocio" (1977)
  • Calor (1977)
  • Labrador (1978)
  • BSO "De las películas Préstemela esta noche y Donde hay patrón" (1978)
  • Mis mejores canciones (1978)
  • BSO "Alejandra mon amour" (1979)
  • Mi pequeña flor (1979)
  • BSO "Dónde estará mi niño" (1980)
  • Amores (1980)
  • Villancicos tradicionales (1981) doble LP
  • Manolo, siempre Manolo (1981)
  • Los grandes pasodobles... cantados (1982)
  • Papá te quiero mucho (1982)
  • Coraje (1983)
  • Sevilla casi na (1984)

BMG

  • Miel de Amores (1985)
  • Antología (1986)
  • Vive la vida (1986)
  • Suspiros de España (1987)
  • 30 aniversario (1988)
  • Por pasodobles, por sevillanas (1989)
  • Rumba pa ti (1990)
  • ¡Qué bonita eres! (1991)
  • Tango, tango (1992)

HORUS

  • Tiempo al tiempo (1994)
  • Tiempo de Navidad (1995)
  • Con mi acento (1996)
  • Aromas (1997)

VAMM Records

  • Contemporáneo (1999)
  • Grandes éxitos (1999) obsequio reedición de 'Contemporáneo'
  • De puerto en puerto (2000)
  • Manolo Escobar (2002)

Manolo Escobar, 70.eko beste abeslari batzuk bezala ( Raphael, Peret, edo Julio Iglesias) karrea zinematografikoa hasi zuen, hala ere filme hauek abeslariaren trebetasun musikalak erakusteko pentsatuak zeuden, filmearen tramaren sakontasuna edota bere antzezpen gaitasunak erakusteko baino. Bere debuta "Los Guerrilleros" filmea izan zen, Rocío Juradorekin bat.

Pelikulak

  • 1963 Los Guerrilleros Pedro L. Ramírezk zuzendutakoa, Rocío Jurado'ren deuta ere izandakoa.
  • 1964 Mi canción es para ti Ramón Torradok zuzendutakoa.
  • 1965 Un beso en el puerto Ramón Torradok zuzendutakoa.
  • 1966 El Padre ManoloRamón Torradok zuzendutakoa.
  • 1967 Pero, ¿en qué país vivimos? José Luis Sáenz de Herediak zuzendutako lehenengo filma, Concha Velasco'rekin bat.
  • 1968 Relaciones casi públicas José Luis Sáenz de Heredia , berriz ere Concha Velascorekin.
  • 1969 Juicio de faldas José Luis Sáenz de Herediak zuzendutakoa.
  • 1970 En un lugar de La Manga Mariano Ozoresk zuzendutakoa.
  • 1971 Me debes un muerto José Luis Sáenz de Herediak zuzendutakoa.
  • 1972 Entre dos amores Luis Lucíak zuzendutakoa.
  • 1973 Me has hecho perder el juicio Juan de Orduñak zuzendutakoa.
  • 1974 Cuando los niños vienen de Marsella José Luis Sáenz de Herediak zuzendutakoa.
  • 1975 Eva, ¿qué hace ese hombre en tu cama? Tulio Demichelik zuzendutakoa.
  • 1976 La mujer es un buen negocio Valerio Lazarovk zuzendutakoa, telebista zuzendari honek eginiko filme bakarra.
  • 1977 Préstemela esta noche Tulio Demichelik zuzendutakoa.
  • 1978 Donde hay patrón Mariano Ozoresk zuzendutakoa, Mayra Gómez Kemp filme munduan egindako sarraldi bakarra.
  • 1979 Alejandra, mon amour, sudamerikan Operación Comando deiturikoa, Julio Saracenik zuzendutakoa.
  • 1980 ¿Dónde estará mi niño? Luis María Delgadok zuzendutakoa.
  • 1981 Todo es posible en Granada Rafael Romero Marchentk zuzendutakoa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Manolo Escobar: "Pongo interés a la quimio para seguir cantando" El Periódico de Catalunya, 19.12.2010

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manolo Escobar Aldatu lotura Wikidatan