Mansa Musa
Itxura
Mansa Musa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Maliko Inperioa, 1280 | ||
Herrialdea | Maliko Inperioa | ||
Heriotza | 1337 (56/57 urte) | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Keita dynasty (en) ![]() | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | estatu-politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | islama |
Mansa Musa edo Musa I.a Malikoa (c. 1280-c. 1337), Maliko Inperioaren hamargarren mansa izan zen, "erregeen errege" edo "enperadore" gisa itzultzen den terminoa. Mansa Musa tronura igo zen garaian, Maliko Inperioak aurretik Ghanako Inperioak kontrolpean zituen lurraldeak, Mande (Mali) eta bere inguruko lurraldeak arautzen zituen. Musak titulu ugari izan zituen, tartean Manding emirra, Wangarako Meatzeen jauna eta Ghanata edo Futa-Jalloneko konkistatzailea[1]. Maliko Inperioak, Mansa Musaren pean, gaur egungo Ginea, Senegal, Mauritania, Gambia eta gaur egungo Mali hartzen zituen.
Bere garaiko gobernadorerik aberatsena izan zen, eta bere jabetzak inflazioaren arabera kalkulatzen badira, inoizko pertsonarik aberatsena[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Goodwin, A. J. H.. (1957). «The Medieval Empire of Ghana» The South African Archaeological Bulletin 12 (47): 108–112. doi: . ISSN 0038-1969. (Noiz kontsultatua: 2025-03-16).
- ↑ (Ingelesez) «A Definitive Ranking Of The Richest People Of All Time: Inflation Adjusted» Celebrity Net Worth 2025-02-10 (Noiz kontsultatua: 2025-03-16).