Edukira joan

Manson familia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Charles Manson 1968an, poliziaren argazki batean.

Manson familia, Kalifornian ezarritako sekta bat izan zen. Charles Manson-ek gidatzen zuen 1960-ko hamarkadaren bukaeran. 1969-ko abuztuaren 9an; Sharon Tateren eta beste lau pertsonen hilketaren ondorioz egin ziren ezagunak. Hilketa hauek, Tex Watson eta Manson Familiako beste hiru pertsonek burutu zituzten, Charles-en agintapean.

Manson familiaren formaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Charles Manson hanibatetan gartzeleratua izan zen. Gartzelan zegoen aldi batean, Alvin Karpis izeneko lapur batekin egin zuen topo, hark gitarra jotzen irakatsi zion eta segituan lagunak bilakatu ziren. 1967An, Karpisekin batera Manson askatasuna lortu zuen eta San Frantziskora bizitzera joan zen. Han, Mary Brunner izeneko 23 urteko neska bat ezagutu eta berarekin bizitzera joan zen. Charles Mansonen manipulazio gaitasunei esker, Brunner kobentzitu eta bere etxera 18 emakume gonbidatu zituen. 1967-ko udan, San Frantziskoko “maitasunaren udan”, hippien festak eta kontzentrazioak aprobetxatuz, hainbat jarraitzaile lortu zituen. Jarraitzaile guzti hauekin “Manson Familia” sortu zen, gehienak emakumeak.

Udaren bukaeran, Manson eta bere “familia” hippie estilora apaindutako autobus batekin, iparraldetik Washingtonera joan ziren. Ondoren, Estatu Batuetatik ibili izan ziren, leku ezberdinetan biziz, ala nola, Topangan, Malibun edo Venice Beach-en.

Charles Manson-en arrantxoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1968-an, Mansonek, Spahn Arrantxoa Manson Familiaren etxe bezala ezarri zuen. Familiako kideek, hainbat lan egiten zituzten arrantxoan, eta Mansonen agintaripean, emakumeek, arrantxoaren jabearekin harreman sexualak izaten zituzten alokairua ez ordaintzeko.[1]

Manson eta <<Helter Skelter>> abestia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1968ko urrian, Manson Familia, Californian kokaturiko Heriotzaren Haranean ezarri ziren, non, abandonaturiko bi arrantxo okupatu zituzten, Myers eta Barker deiturikoak. Spahn Arrantxoa bueltatu zirenean, Manson eta Watsonek, Topangan zuten lagun bat bisitatu zuten, zeinek The Beatles-en The White Album-eko hainbat abesti abestu zizkien. Momentu horretan Manson, taldearekin obsesionatu zen.

1968-an «Helter Skelter», White Album-eko abestia atera zen, The Beatles taldearen abestia. Charles Manson-en arabera abesti hau beltzen eta zurien arteko guda aurreikusten zuen.

Denbora luzean zehar, arraza beltzekoen altxamenduaren berri ematen ibili zen Manson, eta Martin Luther King-en hilketan jartzen zuen fokoa. Urte Berriaren aurreko egunean, Myers arrantxoan elkartu ziren Manson Familiako kideek, eta The Beatels-en iragapena, berak zuenarekin bat zetorrela adierazi zien.

1969ko urtarrilean, Manson Familia desertutik ihes egin zuen eta Canoga Park-eko etxe batean ezarri ziren, Spahn Arrantxotik urbil, Los Angeleskeko egoera kontrolatzeko. Bertan, ezagutzan murgiltzeko aukera izango zuten, eta “Yellow Submarine” deitu zioten toki horri, The Beatles taldearen abestiari erreferentzia eginez. Han, “arraza beltzen altxamenduari” aurre egiteko prestatu ziren.

Abesti honengatik, Manson famillia hainbat hilketa egin zituen, Charles Mansonek bideratuta. Hilketen biktimak, “arraza beltzen altxamendu” horrekin lotura zuten, Mansonen arabera. Paretetan, The Beatles-en abestiaren izenburua odolez idazten zuten.

Crowe-ren hilketa sahiakera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1969-ko ekainean, Mansonek, Manson Familiari, Helter Skelter abestiak esaten zuena beltzei jakinarazi behar zietela esan zuen. Horretarako, Watson diru bila bidali zuen. Honek, Bernard Lotsapoppa Crowe droga-saltzaileari maula eginez lortu zuen dirua. Crowe-k, Spahn arrantxoko pertsona guztiekin bukatzeko mehatxua zion.[2]

Horren ondorioz, urte horretako, uztailaren 1-ean, Manson Croweri tiro egin zion bere Hollywood-eko apartamenduan. Crowe ez zen hil. Baina, Mansonek baietz uste izan zuen. Ala ete, telebistan ez zen agertu eta mendeku baten zain egon ziren Manson Familiakoak. Horretarako prestatu ziren, guardiak eta entrenamenduen bidez.

Hinman-en hilketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1969-ko ekainaren 25-an, Manson, kide batzuk bidali zituen Gary Hinman musikariaren etxera, haien artean Bobby Beausoleil, Mary Brunner eta Susan Atkins. Izan ere, Hinmanek kalitate txarreko drogak eman zizikien familiako kideei eta hauek haien dirua berreskuratu nahi zuten.

Hinman bi egunez izan zuten bahituta, eta Manson agertu zenean, belarria moztu zion. Ondoren Beausoleil laban batekin hil zuen eta azkenik horman “Political piggy” eta pantera baten hanka marraztu zuten, Pantera Beltzak taldea inplikatzeko.[3]

Abuztuaren 6an Beausoleil atxilotu zuten Hinmanen kotxea gidatzen aurkitu zutelarik, baita hilketa-arma hor zegoelarik.

Sharon Tate-n hilketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abustuaren 8an, Manson, Watson bidali zuen, Susan Atkins, Linda Kasabian eta Patricia Krenwinkel-ekin, Melcher bizi zen etxera. Eta han “modu txarrenean, dagoen mundu guztia suntsitzeko” mandatua eman zien.

Etxean, Sharon Tate zegoen, zoztzi hilabetez aurdun, bere laguna Jay Sebring, ileapaintzailea, Polanskire lagun eta gionista bat Wojciech Frykowski deiturikoa eta Abigail Folger bere neskalaguna eta Folgers kafe enpresaren jabegaia. Tateren senarra, Polanski, Londresen zegoen, pelikula baten proiektuan lanean. Tate, hiru aste lehenago bueltatu zen Estatu Batuetara.

Manson Familiaren kideak, Tex Watsonen kotxean irten ziren. Behin etxearen Watson, telefonoko korrontea moztu zuen.

Roman Polanski, Sharon Tate-ren senarra. Londresen zegoen hilketa momentuan.

Belar txarrez beteriko muro batengatik sartu ziren, arropa garbi eta labanez beteriko saku batekin. Tex Watson, rebolber bat eta nyloneko 13 metro soka zeraman. Sartu bezain pronto, Steven Parent, 18 urtekoa, etxetik ateratzeko bidean zegoen bere kotxean. Hori ikustean, Tex, bere kotxera hurbildu zen eta lau tiro egin zizkion Steveni.[4]

Susan Atkins 2001-ean, Manson Familiaren kidea, eta Sharon Tateren hiltzaileetako bat.

Oso modu agresiboan hil egin zituzten etxean zeuden guztiak. Etxetik ibili ziren haien biktiman ikusten denboratzo batez, gero diru guztia kendu zieten, eta azkenik, hauen erresistentzia egonda ere, guztiak hiltzea lortu zuten.

Bukatzeko, Susan Atkins, Tateren odolarekin “PIG” (txerria)  hitza idatzi zuen horman.

LaBianca-ren hilketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leslie Van Houten 1999-an, Manson Familiaren kidea eta, Leno eta Rosemary LaBianca-ren hiltzaile bat.

Sharon Tate-ren etxeko krimenaren ondorengo gauean, Manson Familiako sei kidek abiatu ziren betebehar bereiekin. Aurreko hilketakoek eta Leslie Van Houten eta Steve Dennis Grogan. Eta dena info ateratzen zela bermatzeko Manson break joan zen oraingo honetan.

Leno LaBiancaren etxea aukeratu zuten oraingoan. Manson pistolarekin seinalatzen esnatu zuen Leno. Etxean Rosemary, Lenoren emaztea bazegoen ere. Bikotearen buruak estali zituzten. Manson etxetik irten zen eta Krenwinkel eta Van Houten barrura bidali zituen hilketa burutzeko.

Bukatzean, Watson, Lenoren gorpuan "war" hitza idatzi zuen odolarekin.[5]

Rosemary-k 41 labankada jaso zoituen.

Hilkeren ostean, Tex eta Watson etxean bertan dutxa bat hartzen zuten bitartean, Krenwinkel-ek "rise" (euskaraz: altzatu) eta "death to the pigs" (euskaraz: hilketa txerrientzat) idatzi zuen LaBianca gizonaren odola erabiliz.

Shea-ren hilketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1971-ean egindako juizo batean, Manson Gary Hinman eta Donald Shorty Shearen hilketen egile deklaratu zuten.

Shearen gorpua, hainbat urte geroago agertu zen, Grogan-en laguntzari esker. Berak esan baitzuen non zegoen gorpua.

Steve Grogan eta Bruce Davis hil zuten Shea, Manson-en aginpean. Honel, beste hilketa batzuen berri zuelaren uste izateagatik.

Urteak pasata, ez zen jakin ondo zer gertatu zen honen hilketan zehar.[6]

Manson Familiares kondenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sententziak
Charles Manson Biziarteko kartzela-zigorra. Askatasun kodizionala eskatzeko aukera lortuko zuen 2027-an, baina 2017-an hil egin zen 83 urterekin.
Tex Watson Biziarteko kartzela-zigorra Sharon Tate eta LaBianca hilketengatik.

Kartzelan zegoen bitartean, Watson kristautasun ebanjelikora bihurtu zen eta hainbat liburu idatzi zituen. Gainera eskondu eta lau ume izan zituen.

Susan Atkins Bizitza osorako kartzela ezarri zioten, eta bi aldiz eskondu zen han.

2000. urtean, askatasuna lortzeko aukera izan zuen baina Tate-ren ahizparen oposizioagatik ezin izan zuen, Atkins 2009-an hil zen kartzelan.

Patricia Krenwinkel Susan Atkinsekin egon zen kartzelan.
Linda Kasabian Mansonen eta beste kide batzuen aurka deklaratzeagatik askatasuna lortu zuen. 2023an hil zen
Sandra Good Manson kartzelan zegoen bitartean harremantzeagatik sartu zuten 10 urtez kartzelan. Gero, Corcoranetik hurbil bizitzera joan zen, Manson zegoen kartzelatik gertu.
Steve Dennis Grogan Donald Shearen hilketagatik sartu zuten kartzelan. Ondoren, gorpua non zegoen esateagatik 1985-an askatasuna lortu zuen.
Bruce Davis Gary Hinman eta Donals Shearen hilketengatik kartzelatu zuen, jarraitzen du kondena betetzen.
Leslie Van Houten Gaztea eta zaurgarria izateagatik, bere askatasuna eskatu izan da. Azkenean, 2016an lortu zuen askatasun baldintzatua.
Bobby Beausoleil Gary Hinmanen hilketagatik jarraitzen du kartzelan. 1982-an eskondu zen. Kartzelan egon den bitartean, musika elektronikoa eta bideoen produkzioan aritu da.
Lynette Fromme Gerald Ford-en hilketaren saiakeragatik egon zen 2009-a arte kartzelan.

Dennis Wilson-ekin harremana

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dennis Wilson: The Beach Boys bateriajolea 1971-an.

Charles Manson, Dennis Wilson (The Bech Boys-eko bateriajolea) 1968-an ezagutu zuen. Stanley Sapiroren (Wilsonen laguna eta ondoren letrista) aburuz, agun batean, auto-stop egiten ari ziren bi neska hartu zituen Dennis-ek, eta Manson Familiaren parte ziren. Neska hauek, Charlie Mansonen inguruan hitz egiten zuten “magoa” bezala. Bere etxera heltzean, Manson aurkitu zuen eta bere etxean hainbat emakume, Dennis-en ahulezia zirenak.[7]

Mansonek esan bezala, zenbait abesti grabatu zituen:

Dennisekin nengoen, bere nebaren estudioan eta hamar abesti inguru grabatu genituen

Hala ere, The Beach Boys taldea, zurrunki ezeztatu izan ditu deklarazio horiek.[8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Carl Hall Slide - CH-12.  doi:10.31096/pnaa-ch-12. (Noiz kontsultatua: 2019-11-06).
  2. Soriano Muñoz, Nuria. (2018-07-16). «Detrás de las palabras: usos políticos del concepto de imparcialidad y su función en la construcción de la historia de América en la Ilustración española» História da Historiografia 11 (27)  doi:10.15848/hh.v0i27.1318. ISSN 1983-9928. (Noiz kontsultatua: 2019-11-06).
  3. «Magdalena Broquetas, La trama autoritaria: derechas y violencia en Uruguay (1958-1966). Montevideo, Ediciones de la Banda Oriental, 2014, 280 pp. ISBN 978-99-741-0880-6.» Humanidades: revista de la Universidad de Montevideo 2017-06-01  doi:10.25185/2.12. ISSN 1510-5024. (Noiz kontsultatua: 2019-11-06).
  4. «Helter Skelter. By V. Bugliosi with C. Gentry. (Pp. 623; illustrated; 95p.) Penguin Books: Harmondsworth. 1977.» Psychological Medicine 8 (1): 171–171. 1978-02  doi:10.1017/s0033291700006929. ISSN 0033-2917. (Noiz kontsultatua: 2019-11-06).
  5. Kirkwood, Steve. (2015-06-30). «The presence of the absent parent» Revisiting Moral Panics (Policy Press): 169–178. ISBN 9781447321859. (Noiz kontsultatua: 2019-11-06).
  6. «HugeDomains.com - NoticieroLegal.com is for sale (Noticiero Legal)» www.hugedomains.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-06).
  7. Navarro López, Manuel. (2004-06-30). «Los jóvenes y la familia» Arbor CLXXVIII (702): 377–400.  doi:10.3989/arbor.2004.i702.572. ISSN 1988-303X. (Noiz kontsultatua: 2019-11-06).
  8. Matapi, Uldarico. (2010-03-01). «El conocimiento matapí para el manejo del mundo» Memorias Primer encuentro amazónico de experiencias de diálogo de saberes: Leticia 10-12 de noviembre de 2008 (Universidad Nacional de Colombia, Sede Amazonia): 41–43. ISBN 9789589880630. (Noiz kontsultatua: 2019-11-06).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]