Mansplaining

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Mansplaining ingelesetik hartutako neologismo bat da, man ('gizona') eta explain ('azaldu') hitzen bilduratik sortua. Honela definitu daiteke: "zerbait norbaiti azaldu, normalean gizonak emakumeari, besteak ezer ez baleki bezala edota era paternalista batean". The Atlantic aldizkariko Lily Rothmanek honela definitu du: [1] "zerbait azaldu, azalpena entzuten duenak azalpena ematen duenak baino delako gaiari buruz gehiago dakiela kontuan izan gabe; gizonek emakumeekin erabili ohi duten portaera da".

Esan ohi da neologismo honen sorrera hauxe dela: "Gizonek gauzak azaltzen dizkidate" (ing. "Men Explain Things to Me")[2][3] iritzi-artikuluan, Rebecca Solnitek kontatu zuen jai batean gizon bat hurbildu eta esan ziola bazekiela zenbait liburu idatziak zituela; emakumeak erantzun omen zion Eadweard Muybridgeri buruz idatzi berri zuen liburuaz zeozer esaten; orduan gizonak eten eta galdetu zion ea bazekien ezer Muybridgeri buruz urte berean atera berri zen liburu garrantzizkoaz", egilea Solnit bera zela jakin gabe.

Hitz berri hau New Yor Timesen 2010eko hitzen zerrendarako hautatua izan zen,[4] 2012. urtean American Dialect Society delakoak munduko termino sormentsuenen artean nominatu zuen (eta honela definitu zuten: "a man’s condescending explanation to a female audience") [5] eta 2014an Oxford Dictionaryren online bertsioan erantsia izan zen, besteak beste, whitesplaining eta rightsplaining termino paraleloei bide emateaz gainera.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. A cultural history of mansplaining The Atlantic 2012.
  2. Solnit, Rebecca (2012ko abuztuaren 20a) Men Explain Things to Me Guernica.
  3. (Ingelesez) Nausia Pimoulier, Amaia «Gizonek gauzak azaltzen dizkidate» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-04-11.
  4. The Words of the Year The New York Times.
  5. Nominations for 2012 Word of the Year posted 2013ko urtarrilak 3.