Edukira joan

Mantiqueira mendilerroa

Koordenatuak: 22°25′S 44°51′W / 22.42°S 44.85°W / -22.42; -44.85
Wikipedia, Entziklopedia askea
Mantiqueira mendilerroa
Datu orokorrak
Mendirik altuenaPedra da Mina (en) Itzuli
Garaiera2.798 m
Motageologia komunik gabeko mendi sistema eta mendikatea
Luzera500 km
Geografia
Map
Koordenatuak22°25′S 44°51′W / 22.42°S 44.85°W / -22.42; -44.85
Estatu burujabe Brasil
Region of BrazilSoutheast Region

Mantiqueira mendilerroa (portugesez Serra da Mantiqueira) Kretazeo aldikoa formazio geologikoa da; mendigune harritsu batek osatzen du, eta lur garaietako eremu handi bat du, itsas mailako 1000 m-tik ia 3000 m-ra arte. São Paulo, Rio de Janeiro eta Minas Gerais estatuetan zehar hedatzen da, eta azken horretan aurkitzen da harri-formazio gehiena; Bere izena «negar egiten duen mendia» esan nahi duen guaranierazko hitz batetik dator.

Kokapena eta hedapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mantiqueira mendilerroa 500 km luze da eta Bragança Paulista hiritik gertu hasten da eta ekialderantz jarraitzen du, Brasilgo hiru estatuen banaketa delineatuz, Itatiaiako Parke Nazionaleko eskualderaino, non Minas Gerais estatuan sartzen den, Barbacena hiriraino.

Punturik garaiena La Minako Harria da, 2798 m itsas maila gainetik, Sao Paulo eta Minas Gerais arteko estatu mailako mugan, eta punturik baxuena Enbauko zintzurra da, nondik Bandeiranteak igaro baitziren Brasil barrualdera egindako espedizioetan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]