Edukira joan

Mantis religiosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mantis religiosa
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaHexapoda
OrdenaMantodea
FamiliaMantidae
GeneroaMantis
Espeziea Mantis religiosa

Mantis religiosa Mantodea ordenako espezierik hedatuenetariko eta ezagunetariko bat da. Izen arrunta marisorgin da, baina izen horrekin beste antzeko espezie batzuk ere identifikatzen dira.

Hegoaldeko Europan jatorria duen intsektu honek 5–7.5 cm luzera du.

Banaketa geografiko zabala du Mundu Zahar osoan (Eurasia eta Afrika), azpiespezie ugarirekin, eskualdeen arabera. 1899an sartu zen Ipar Amerikan, zuhaitz-landareak eraman zituen barku batean, eta sartutako espeziea izan arren, Connecticut estatu batuetako intsektu ofiziala da.[1]

Intsektu ertaina da, 6 eta 7 cm bitartekoa gutxi gorabehera, torax luzea du eta antena meheak. Bi begi handi konposatu eta hiru begi sinple txiki ditu. Buruak 180° biratu dezake. Aurreko hankak, buru aurrean bilduta dauzkanak, harrapakinei eusteko arantzez hornituta daude.

Emea elikatzen

Animalia bakartiak dira, ugalketa-garaian izan ezik, arra eta emea parekatzeko bilatzen baitira. Eme baten inguruan ar bat baino gehiago badaude, hauek borroka egiten dute eta bakarra parekatzen da. Emeak arrak baino handiagoak dira. Gehienetan (% 80an), estalketa bitartean edo ondoren, emeak arra jan egiten du.

Berde edo arre kolorekoak izan daitezke, ñabardura desberdinekin. Helduen kolorea azken mudatan bizi izan den inguruneak zehazten du (adibidez, horia, lasto lehorra bada, edo berdea, belar freskoa bada). Toraxean belarri bakarra duen intsektu ezagun bakarra da. [2]

Mantis religiosaren buru, xehetasunak

Urtebeteko bizia dute, eta sei aldiz mudatzen dira heldu bihurtu baino lehen. Mudatzeko adar batetik zintzilikatzen dira, kanpoko estalkitik edo exuviatik askatu eta azken kutikularen aurrealdetik ateratzen dira.

Intsektu hau ez da pozoitsua. Aurreko hanka indartsuak erabiltzen ditu harrapakinak harrapatu eta bizirik irensteko.

Zelatan ehizatzen du, geldirik egoten da aurreko hankak elkartuta (beraz, otoitz egiten ari dela dirudi), harrapakin bat gerturatu zain. Beste intsektu bat bere ondoan pausatzen denean, jiratuz begiratzen dio (Marisorginek oso ikusmen ona dute) eta berehala erasora jotzen du. Bada borroka-arte mota bat, honen erasotzeko moduan inspiratuta. [3] Aurreko hankek biktima eusten dute eta mantisa berehala hasten da elikatzen, nahiz eta harrapakinak ihes egiteko borrokan jarraitzen duen. Aurreko hanken azkartasunari esker, euliak hegaz harrapatzen ditu.

Harrapakinak osorik edo zatika irents dezake, banketearen hondar gisa lurrera erortzen uzten dituen hankak, hegoak edo elitroak bakarrik utziz. Elikatzeko, igelak, sugandilak, sagu txikiak, sitsak eta kolibriak ehizatzeko gai da. ([4]

Estalketa garaian, emeak feronomak jariatzen ditu, eta, ondorioz, arra erakartzen du, eta arrak eta emeak elkartzen diren une bakarra da. Aldi honetan, emeak oso agresibo bihurtzen dira, eta, batzuetan, bikotea estaltzean edo estaltzearen ondoren jan egiten dute, burutik hasita, eta ugaltzeaz arduratzen diren nerbio-sistemako eremuak kaltetzea saihestuz (ugaltze-aldian gertatzen bada). Jokabide hau nahiko mitifikatuta dago, izan ere, nahiko maiz gertatzen bada ere, gatibutzan gertatzen da eta oso arraroa da askatasunean. Kopulak bi ordu inguru irauten du.

Estalketan, lehenik eta behin arrak emea inguratze du, bere bizkarrera jauzi egin arte eta antenak emeenekin kontaktuan jarri arte. Ondoren, arrak bere egitura genitalak emearenarekin kontaktuan jartzen ditu eta espermatoforoa emearen barruan uzten du.

Arrautzak udazkenean erruten dituzte eta udaberrian eklosionatzen dira. Arrautzak pila apartsuetan (ooteketan) ipintzen ditu, eta adaxka bati itsasten dizkio. Aparra laster gogortzen da eta arrautzak irekitzen diren arte babesten ditu. Zaku bakoitzak berrehun eta hirurehun arrautza bitarte har ditzake, baina gutxi batzuk bakarrik irauten dute bizirik, beraien artean kanibalismo gaztea nagusi baita, anai-arrebengandik ihes egiteko denbora behar dutenak hil egiten dira, eta biziraupen-tasa jaitsi egiten da.

Gizakiarekin harremana

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marisorginaren eta gizakiaren arteko harremana kontraesankor samarra izan da; izan ere, alde batetik, jakin-mina eta miresmena piztu ditu, eta, bestetik mesfidantza eta beldurra eragiten du; hala ere, Mantis religiosa ez da pozoitsua gizakiarentzat, eta gaixotasunik ere ez du transmititzen. [5] Hirugarren dimentsioko irudiak ikusten dituzte, eta harrapakinak ehizatzeko mugimenduei soilik erreparatzen diete; beraz, marisorgin bat gizaki batengan pausatuko balitz, bere elikadura-beharrak asetzeko bakarrik izango litzateke. [6] [5]

Mantis religiosa-z gain mantido familiako beste kide batzuk ere gatibu hazten dira, hala nola Sphodromantis viridis (Mantis afrikar handia).

Azpiespezieak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Mantis religiosa bey-bienkoi
  • Mantis religiosa caucasica
  • Mantis religiosa eichleri
  • Mantis religiosa inornata
  • Mantis religiosa langoalata
  • Mantis religiosa latinota
  • Mantis religiosa macedonica
  • Mantis religiosa polonica (Bazyluk, 1960)
  • Mantis religiosa siedleckii
  • Mantis religiosa sinica

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. State of Connecticut, Sites º Seals º Symbols; Connecticut State Register & Manual. Consultado el 4 de enero de 2007..
  2. «The Praying Mantis». Archivado desde el original el 11 de octubre de 2011. Consultado el 13 de octubre de 2012..
  3. McGavin, George C. (2001). «Órdenes de los insectos: Los insectos alados: Mantodea». Entomología esencial. José Luis Viejo Montesinos (trad.) (1ª edición). Ariel. p. 130. ISBN 84-344-8046-8. "La velocidad y elegancia de sus movimientos hace de los mántidos unas mascotas populares, e incluso han inspirado un estilo de karate.".
  4. Kerr Casper, Julie, (2007). «6. The importance of animals.». Animals: Creatures That Roam the Planet. Infobase Publishing, 2007. p. 104. ISBN 9780816063536..
  5. a b @NatGeoES (10 de septiembre de 2018). «Todo lo que necesitas saber sobre las mantis religiosas». National Geographic. Consultado el 6 de mayo de 2021..
  6. «La mantis religiosa ve en tercera dimensión pero no como los humanos». France 24. 8 de febrero de 2018. Consultado el 6 de mayo de 2021..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.