Mantxako kanala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mantxako kanalaren mapa.
Satelite bidezko irudia.

Mantxako kanala[1] (frantsesez: La Manche, "Mahuka", ingelesez: English Channel, normandieraz: Maunche, kornubieraz: Mor Bretannek) Britainia Handia eta Frantziako ipar-mendebaldea bereizten dituen Ozeano Atlantikoko itsasoa da.

560 kilometro inguru luze da. Gunerik zabalena 240 kilometrokoa da, eta estuena, berriz, Calaisko itsasartea da, Dover eta Cap Gris Nez (Pas-de-Calais) udalerrien artean kokatzen dena, eta 34 kmko tartea du. Bestalde, Mantxako kanalak 120 mko batez besteko sakonera eta 75.000 km²ko azalera edo eremua du.

Uharteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko muturrean Anglo-normandar uharteak izenekoak daude, Erresuma Batuaren menpekoak baina Normandiatik hurbil daudenak.

Tunela[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mantxako tunelak Kent konderria eta Pas-de-Calais departamendua lotzen ditu. 51 kilometroko luzera dauka eta 1994an zabaldu zen.

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingeles eta frantsesezkoez gain, normandierazko hiztunak ere bizi dira Mantxako ingurune honetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mantxako kanala Aldatu lotura Wikidatan