Mantxuera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mantxuera
ᠮᠠᠨᠵᡠ ᡤᡳᠰᡠᠨ
Datu orokorrak
Lurralde eremuaTxina
Hiztunak~20
EskualdeaHeilongjiang
Hizkuntza sailkapena
tungus hizkuntzak
Southern Tungusic (en) Itzuli
Jurchenic (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza eta hizkuntza eranskaria
Kasu gramatikalakidentical case (en) Itzuli, revertive case (en) Itzuli, orientative case (en) Itzuli eta initiative case (en) Itzuli
AlfabetoaManchu alphabet (en) Itzuli eta Mongolian (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2mnc
ISO 639-3mnc
Ethnologuemnc
Glottologmanc1252
Wikipediamnc
Linguist Listmnc
UNESCO453
IETFmnc
Endangered
Languages Project

1205
Mantxueraren jatorrizko izena (manju gisun) mantxueraren alfabetoan.

Mantxuera (mantxueraz: ᠮᠠᠨᠵᡠ ᡤᡳᠰᡠᠨmanju gisun) desagertzear dagoen hizkuntza tungusiko bat da, Txinako ipar-ekialdean mintzatzen zena.

Gaur egun, mantxu gehienak txineraz mintzo badira ere, mantxuen berezko hizkuntza da. Mantxu etniakoak 10 milioi inguru dira, baina mantxueradunak 20 inguru baino ez dira. Mantxuera desagertutzat jo badaiteke ere, gaur egun Xinjiang eskualdean, Txinako mendebaldean, badira xibe hizkuntzaz mintzo diren 40.000 pertsona inguru, eta xibe hizkuntza eta mantxuera ia-ia berdinak dira, hiztunak ofizialki etnia desberdinekotzat jotzen badira ere. Frogatuta dago jurtxeneratik, jurtxen herriaren hizkuntzatik, eratorri dela mantxuera, nahiz eta mongolieraren eta txineraren mailegu asko dituen.

Mantxuera hizkuntza eranskaria da, eta bokal-harmonia du. Bere alfabetoa du, mongolieraren alfabetotik eratorria, eta goitik behera idazten da. Latindar alfabetora aldatzeko, Paul Georg von Möllendorf-en mantxueraren gramatikari buruzko liburuan agertzen den transkripzio-sistema erabili ohi da. Txineraren karaktereak ere erabil daitezke mantxuera idazteko.

Mantxueraz, perpausaren barneko oinarrizko ordena subjektua-objektua-aditza da.


Mantxueraren garrantzi historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jurtxen herriak (gerora, mantxu herria izango zenak) Txina gobernatu zuten bi dinastia eman zituen: Jin dinastia, XII. eta XIII. mendeetan, eta Qing dinastia, Txinako azken dinastia. Mantxuek txinera hartu bazuten ere gobernu-hizkuntzatzat, mantxuerak garrantzia izan zuen, eta eragina izan zuen hala mongolieran nola txineran.

Qing dinastiaren garaian, mantxuera hizkuntza ofiziala izan zen, txinerarekin batera, eta, beraz, Txinako administrazio-hizkuntza ere bihurtu zen. 1911n Txina inperiala galdu zen arte, dokumentu ofizialak txineraz eta mantxueraz idazten ziren.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]