Manu Leguineche

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Manu Leguineche
Manu Leguineche recibe la medalla de la orden del mérito constitucional.jpg
Bizitza
Izen osoa Manuel Ángel Leguineche Bollar
Jaiotza Arratzu1941eko irailaren 28a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntza gaztelania
Heriotza Madril2014ko urtarrilaren 22a (72 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: Arnas gutxiegitasuna
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Unibertsitatea : Italian philology Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
Irakaslea(k) Miguel Delibes
Jarduerak
Jarduerak kazetaria eta idazlea
Jasotako sariak

Manuel Ángel Leguineche Bollar[1] (Arratzu, Bizkaia, 1941eko irailaren 28a - Madril, Espainia, 2014ko urtarrilaren 22a) euskal herritar kazetari, idazle eta bidaiaria izan zen. Gaztelaniaz idatzi zituen bere lanak.

1980an Kazetaritzako Espainiako Saria irabazi zuen. 2008an gaztelaniazko Euskadi Literatura Saria irabazi zuen. 2010ean, Eusko Jaurlaritzak Lan Onari saria eman zion, Euskadiren alde jardun duten edota Euskadiren ekonomia, historia eta kultura munduan ezagutarazi duten pertsonei eskainitako saria.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Colpisa eta Fax Press albiste-agentzien sortzailea izan zen. Berriemaile lanetan, XX. mendeko gertaera historiko ugariren lekuko izan zen. Gertutik bizi izan zituen, adibidez, Koreen arteko gerra edota Irango islamiar iraultza. Gainera, Aljerian, Indian, Pakistanen, Vietnamen, Libanon, Afganistanen eta Nikaraguan ere aritu zen, besteak beste.

Leguinecheren kazetari idazkera literario, erakargarri eta pertsonala zela kausa, Espainiako maisu nagusietakotzat dute bere alorrean. Haren lanen artean, aipagarriak dira Los años de la infamia: crónica de la II Guerra Mundial (1995), Adiós, Hong Kong (1996), Annual, 1921 (1997), Apocalipsis Mao: una visión de la nueva China (1999), La felicidad de la tierra (1999), Recordad Pearl Harbour (2001), Gibraltar (2002), Madre Volga (2003) eta El último explorador (2004).

1980an Kazetaritzako Espainiako Saria eman zioten. 2008an, berriz, Euskadi Literatura Saria jaso zuen El club de los faltos de cariño lanarengatik. Eta bere idazle eta kazetari ibilbide luzean beste sari asko irabazitakoa da: Pluma de Oro, Cirilo Rodriguez, Godó, Julio Camba eta Ortega y Gasset sariak, besteak beste.

Bere bizitzako azken urteetan, gaixorik, La Alcarria eskualdeko Brihuegan (Guadalajarako probintzia) bizi izan zen. Madrilgo Jiménez Díaz Fundazioa unibertsitate ospitalean hil zen, 2014ko urtarrilaren 22an, arnas gutxiegitasunaren ondorioz.[2]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Los Topos, Jesús Torbadorekin idatzia (1980)
  • La ley del mus (1992)
  • Los años de la infamia: crónica de la II Guerra Mundial (1995)
  • Adiós, Hong-Kong (1996)
  • El viaje prodigioso, María Antonia Velascorekin idatzia (1996)
  • Annual, 1921 (1997)
  • Yo pondré la guerra (El País-Aguilar, 1998)
  • Yo te diré...: la verdadera historia de los últimos de Filipinas (1898-1998) (1998)
  • Apocalipsis Mao: una visión de la nueva China (1999)
  • Hotel Nirvana (1999)
  • La tierra de Oz (2000)
  • Recordad Pearl Harbour (2001)
  • Gibraltar (2002)
  • Los ojos de la guerra (2002)
  • Madrid de menú (2002)
  • Madre Volga (Seix Barral, 2003)
  • El último explorador (Seix Barral, 2004)
  • El club de los faltos de cariño (2007)

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat sari irabazi ditu. Hona hemen nabarmenenak:

  • Kazetaritzako Espainiako Saria
  • Urrezko Luma
  • Cirilo Rodríguez
  • Julio Camba
  • Godó
  • Ortega y Gasset.
  • 2008eko Euskadi Literatura Saria, gaztelaniazko idazlanen alorrean.
  • 2010eko Lan Onari saria, Leguinechek kazetaritzaren eta literaturaren eremuan eguneroko zeregin profesionala egitean «sekulako ardura, etengabeko ahalegina eta ekimen aipagarria» erakutsi zituela nabarmentzearren.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Leginetxe da abizenaren euskara batuko idazkera (ikus Euskal Onomastikaren Datutegia), baina pertsona ospetsu horren abizenaren grafia oso finkatuta dago Leguineche formarekin.
  2. (Gaztelaniaz) Guillermo ALTARES: «Muere el periodista y escritor Manu Leguineche», El País, 2014-01-22.
  3. Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritza: «264/2010 dekretua, urriaren 19koa, Manuel Ángel Leguineche Bollar jaunari "Lan Onari" goraipamena emateko dena», Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 204. zenbakia, 2010-10-22.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]