Manuel Fraga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Manuel Fraga
Manuel Fraga 2008 (cropped).jpg
Espainiako senataria

2006-02-07 - 2011-09-27
Galiziako Parlamentuko diputatua

2005-07-18 - 2006-02-24 - José Antonio Santiso Miramontes Itzuli
Hautaketa: 2005 Galician regional election Itzuli
Galiziako Parlamentuko diputatua

2001-11-20 - 2005-04-26
Hautaketa: 2001 Galician regional election Itzuli
Galiziako Parlamentuko diputatua

1997-11-18 - 2001-08-28
Hautaketa: 1997 Galician regional election Itzuli
Galiziako Parlamentuko diputatua

1993-11-16 - 1997-08-26
Hautaketa: 1993 Galician regional election Itzuli
3. Galiziako Xuntako presidentea

1990-02-05 - 2005-08-02
Fernando Ignacio González Laxe - Emilio Pérez Touriño
Galiziako Parlamentuko diputatua

1990-01-16 - 1993-08-24
Hautaketa: 1989 Galician regional election Itzuli
Alderdi Popularraren presidentea

1989 - 1990
Europarlamentaria

1987-07-06 - 1989-07-24
Barrutia: Espainia
Hautaketa: 1987 European Parliament election in Spain Itzuli
Europarlamentaria

1987-07-06 - 1989-07-24
Barrutia: Espainia
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1986-07-09 - 1987-07-03 - Javier González-Estéfani Itzuli
Barrutia: Madril
Hautaketa: 1986ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1982-11-08 - 1986-07-15
Barrutia: Madril
Hautaketa: 1982ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1979-03-20 - 1982-11-18
Barrutia: Madril
Hautaketa: 1979ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Q45123875 Itzuli

1979 - 1987
Félix Pastor Ridruejo Itzuli - Antonio Hernández Mancha Itzuli
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1977-06-29 - 1979-03-23
Barrutia: Madril
Hautaketa: 1977ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Minister of Government Itzuli

1975-12-11 - 1976-07-07
José García Hernández Itzuli - Rodolfo Martín Villa
Espainiako enbaxadorea Erresuma Batuan

1973 - 1975
Jaime de Piniés Itzuli - Manuel Gómez-Acebo y de Igartua Itzuli
Q33393903 Itzuli

ekaina 1962 - urria 1969
Gabriel Arias-Salgado Itzuli - Alfredo Sánchez Bella Itzuli
Q44019352 Itzuli

1961 - 1962
Emilio Lamo de Espinosa y Enríquez de Navarra - Jesús Fueyo Álvarez Itzuli
Gorte frankistetako prokuradorea

Bizitza
Jaiotza Vilalba1922ko azaroaren  23a
Herrialdea  Espainia
Bizilekua Madril
Heriotza Madril2012ko urtarrilaren  15a (89 urte)
Heriotza modua : bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Heziketa Santiago de Compostelako Unibertsitatea
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Hezkuntza-maila Doctorado en Derechoa
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria, diplomazialaria eta idazlea
Lantokia(k) Estrasburgo
Brusela eta Madril
Enplegatzailea(k) Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Zientzia Politiko eta Moralen Errege Akademia
Real Academia de Doctores de España Itzuli
Real Academia Galega
Real Academia de Ciencias Económicas y Financieras Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Alderdi politikoa Alianza Popular
Alderdi Popularra
FET y de las JONS
IMDb nm1815687
Manuel Fraga (f).svg

Manuel Fraga Iribarne (Vilalba, Lugo, 1922ko azaroaren 23a - Madril, Espainia, 2012ko urtarrilaren 15a) politikaria, diplomatikoa, gaztelaniazko idazlea eta agintaria izan zen. Espainiako eskuinaren XX. mendeko politikari garrantzitsuenetarikoa izan zen. Uste osoko frankista, bere ibilbide politiko osoan 1936ko Espainiako estatu kolpearen apologista izan zen,[1][2] eta frankismoaren azken urteetan diktadura hori iraunarazteko asmoz errepresio gogorra bultzatu zuen. Francisco Franco diktadorearen gobernu faxistako kideetatik, XXI. mendean oraindik politikagintzan ziharduen bakarra izan zen.[3]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frankismoan hasi zuen bere ibilbide politiko luzea, hainbat kargu hartuta: Turismo eta Informazioko ministroa (1962-1969), enbaxadorea Londresen, presidenteordea eta Gobernazioko ministroa. Ministro zela, hainbat eskubide zanpatzeko aginduak eman zituen: 1965ean, Loiola irratia ixteko agindu zuen, urtebetez; 1969an, Jakin aldizkaria itxiarazi zuen; eta hainbat fusilamendu eta hilketaren ardura politiko zuzena izatea leporatu diote, hala nola Julian Grimau militante komunistaren fusilamenduarena, 1961ean, Gasteizko martxoaren 3ko sarraskiarena, 1976an, eta Francisco Granado, Joaquin Delgado eta Salvador Puig Antich anarkistak garrotez hiltzearena.[4][5][6]

Turismoko eta Informazioko ministro zela, turismoa areagotzen saiatu zen eta nazioartean ezaguna egin zen hark bultzatutako Spain is different! kanpaina. Ingeles hizkuntzako herrialdeetan esaldi hori, egun, Espainiak bere ekonomi arazoak menderatzeko dituen zailtasunak adierazteko txantxa ironikotzat erabiltzen da. Frankismoaren zentsura pixka bat lasaitu zuen sexuari zegokionez; ez, ordea, gai politikoetan.[3] Ospetsua izan zen, orobat, Fragak 1966an Palomares herrixkan (Cuevas del Almanzora udalerria, Almería, Andaluzia) hartutako bainuaren antzezpena, Ameriketako Estatu Batuetako Aireko Armadako hegazkin batetik han bi bonba nuklear erori eta gero; bainu horrekin, osasunerako inolako arriskurik ez zela adierazi nahi zuen.[7][8] Egiaz, ordea, Fraga Almeriako beste hondartza batean bainatu zen, Palomaresek erradiazio maila arriskutsua baitzuen; eta halaxe da gaur egun ere, istripuaz geroztik Palomaresko hondartza hondakin erradioaktiboen legez kanpoko biltegia baita, kutsatutako 50.000 metro kubo lurrekin.[9]

1976an Erreforma Demokratikoa alderdia sortu zuen, geroago Alianza Popular izan zena. Urte berean, Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia jazo zen: poliziak tiroka bost herritar hil eta 150 zauritu zituen, Fraga orduko ordena indarren burua zela, eta urte hartan bertan Jurramendin bi karlista ezkertiar hil zituzten paramilitar faxistek, han ziren poliziek ezertxo ere egin gabe.[4]

1977an eta 1978an Espainiako konstituzioaren idazketan parte hartu zuen. Konstituzioaren zazpi txostengileetako bat izan zen arren, ez zuen haren alde bozkatu, ez zetorrelako bat Espainiari emango zitzaion autonomia erkidegoen egitura deszentralizatuarekin.[4] 1982an oposizioaren buru bilakatu zen eta 1989an Jose Maria Aznarrrek kargua hartu arte mantendu zuen eserlekua. Europar Legebiltzarrean ere izan zen, bi urtez, baina berehala Galiziako autonomia erkidegoko presidente bihurtu zen 1990ean, hauteskundeak irabazi ondoren. Erkidegoaren presidente izan zen 2005 arte. Urte hartan, hauteskundeak irabazi arren, gehiengo osoa galdu zuen eta PSOE eta BNG sartu ziren gobernuan.

Alderdi Popularraren ohorezko presidente izan zen hil arte. 2012ko urtarrilaren 15ean hil zen, bere ardurapean egindako krimenez auzitegietan erantzun gabe.[4][6]

Fraga eta euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fragak hainbatetan hitz egin zuen euskarari buruz: 2006an eta 2010 inguruan esan zuenez, euskara «oso maitagarria» da, «prehistorikoa», «museoko hizkuntza», «hizkuntza hila», «ezingo da eguneroko erabilerarako egokitu, oinarrizko sustraitzat "haitz" hitza duen hizkuntza prehistoriko batekin gaur egungo terminologia ezin delako eraiki». Bere ama euskaldunari eskertzen zion euskara irakatsi beharrean frantsesa irakatsi izana, Fragaren iritziz, «euskara hizkuntza hila delako».[10][11]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Manuel Fraga, Espainiako hedabide publikoetan Francoren gobernatzeko era azaltzen eta goraipatzen. RTVEren artxibo historikoa, 1975.
  2. «Fraga: "El franquismo ha sentado las bases para una España con más orden"», El País, 2007-12-30.
  3. a b «Manuel Fraga: Manuel Fraga, who has died aged 89, was the only member of the fascist government of the dictator General Francisco Franco still in active politics in the 21st century», The Telegraph, 2012-01-16.
  4. a b c d Iñaki Petxarroman: «Kalea beretzat zuen frankista», Berria, 2012-01-17.
  5. Lluís Llach: «Manuel Fraga va ser un feixista», VilaWeb, 2012-01-16.
  6. a b Miren Ibáñez: «Adiós con demasiadas cuentas pendientes: Fraga muere sin responder por sucesos como la matanza del 3 de marzo», Diario de Noticias de Álava, 2012-01-17.
  7. Paul Geitner, «Spanish Town Struggles to Forget Its Moment on the Brink of a Nuclear Cataclysm», The New York Times, September 12, 2008-09-12.
  8.   EiTB (2012-1-16) Manuel Fraga zendu da .
  9. (Gaztelaniaz)  Sánchez-Ocaña, María José Pintor (2018-10-28) «Fraga no se bañó en Palomares y la playa de Almería sigue radiactiva - Diario16» Diario16 . Noiz kontsultatua: 2018-10-28 .
  10. (Gaztelaniaz) Fraga, euskarari buruz, 2006an. Youtube webguneko bideoa. Iraupena: 31''.
  11. (Gaztelaniaz) Fraga, euskarari buruz, 2010 inguruan. Youtube webguneko bideoa. Iraupena: 35''.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manuel Fraga Aldatu lotura Wikidatan