Edukira joan

Manuel Hilario de Céspedes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manuel Hilario de Céspedes

6. elizbarrutiko apezpiku

2005eko maiatzaren 7a - 2022ko martxoaren 22a
Mariano Vivanco Valiente - Juan Gabriel Diaz Ruiz
Elizbarrutia: Matanzasko elizbarrutia
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakManuel Hilario de Céspedes y García-Menocal
JaiotzaHabana1944ko martxoaren 11
Herrialdea Kuba
Heriotza2025eko martxoaren 26a (81 urte)
Familia
Haurrideak
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Manuel Hilario de Céspedes y García-Menocal (Habana, 1944ko martxoaren 112025eko martxoaren 26a)[1] kubatar elizgizon katolikoa izan zen, 2005etik 2022ra Matanzasko apezpikua izan zena.[2]

Manuel Hilario de Céspedes Kubako Habana hiriburuan jaio zen 1944ko martxoaren 11n.[3] Carlos Manuel de Céspedes y del Castillo buruzagi independentistaren birbiloba[1] eta Carlos Manuel de Céspedes y García-Menocal apaizaren anaia izan zen.[4]

Lehen eta bigarren mailako ikasketak Anaia Maristen kongregazioak zuzendutako ikastetxean egin zituen Habanako La Vibora auzoan. Gero Puerto Ricora joan zen bizitzera eta bertan ingeniaritza elektrikoan doktoratu zen. 1966an Caracasko (Venezuela) San Jose apaizgaitegian sartu zen.[1] 1972ko maiatzaren 21ean apaiztu zen, Pinar del Ríoko elizbarrutian inkardinatuta geratuz. Hamabi urte eman zituen Caracasen eta 1984ko irailaren 15ean Kubako Pinar del Ríoko elizbarrutira itzuli zen.[4] Parroko gisa aritu zen Las Minas de Matahambren, Santa Lucían eta Pinar del Río hirian[1][4], 2002an elizbarrutiko kuriako kantziler eta gero bikario nagusi izendatu zuten arte.[3]

2005eko maiatzaren 7a, Benedikto XVI.a aita santuak Matanzasko apezpiku izandatu zuen[3], eta ekainaren 4an ordenatu zuten Pinar del Ríoko katedralean.[2] 2022ko martxoaren 22an, Frantzisko aita santuak bere dimisioa onartu zuen.[5] 2025eko martxoaren 26an hil zen, 81 urte zituela.[1]

Ondorengotza apostolikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e (Gaztelaniaz) «Muere monseñor Manuel Hilario de Céspedes y García-Menocal» OnCuba News 2025-03-27 (kontsulta data: 2025-04-11).
  2. a b c (Ingelesez) «Bishop Manuel Hilario de Céspedes y García Menocal †» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2025-04-11).
  3. a b c (Italieraz) «Rev.do Mons. Manuel Hilario De Céspedes y García Menocal» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2005-05-07 (kontsulta data: 2025-04-11).
  4. a b c (Gaztelaniaz) «Murió monseñor Manuel Hilario, el último de los hermanos De Céspedes García- Menocal» Diario de Cuba 2025-03-27 (kontsulta data: 2025-04-11).
  5. (Italieraz) «Rinuncia del Vescovo di Matanzas (Cuba)» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2022-03-22 (kontsulta data: 2025-04-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]