Manuel María Smith
Manuel María Smith | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1879ko urtarrilaren 4a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Getxo, 1956ko abuztuaren 18a (77 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Arkitektura Goi Eskola Teknikoa |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Lan nabarmenak |
Manuel Maria Smith Ibarra (Bilbo, 1879ko urtarrilaren 4 – Getxo, 1956ko abuztuaren 18) arkitekto bizkaitarra izan zen.
Familia irlandarrekoa, Smithek Urduñako jesuiten eskolan ikasi zuen. 1896an Madrilen arkitektura ikasketak hasi zituen, École des Beaux Arts irakasketa eredua jarraituz. Bere lehen estudioa Bilboko Gardoki kalean izan zuen, eta ondoren Lutxana kalean. Bere lehen proiektua Restituto Goioagaren etxea izan zen Negurin. Ondoren, Negurin bertan, familiabakarreko etxebizitza ugariren proiektuak garatu zituen.
1936an Bordelera joan zen bere familiarekin han bizitzera. Espainiako Gerra Zibila amaitzean bueltatu, eta birrindurik topatu zuen Euskal Herria. Orduan, jauregiak baino, familia anitzeko etxebizitzak eraiki zituen. Garai honetako obra garrantzitsuena Gernikako plazan eginiko etxebizitzak izan ziren 1939ean.
Bizkaian, Ingeles estiloaren aitzindaria izan zen Smith Ibarra, Neguriko burgesiarekin harreman estuak izan zituela. Horrela, bere lanik garrantzitsuenak Getxon topa daitezke: Algorta, Areeta eta Neguri auzoetan. Lan horren erakusgarri ikusgarri bezala, Luis Lezama Legizamon, Olasoko Markesa, edo Jose Joaquin Ampuerori eginiko etxe paregabeak ditugu.
Bere lanen artean bost langile-auzo topa ditzakegu. Bere ustetan, dentsitate txikiko hirigintza edozein gizarte-mailarako egokia zen eta horren bultzatzaile sutsua bihurtu zen.
Lan nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Mames estadioa (1913-2013), Bilbo
- Artatza jauregia, Leioa, 1914
- Atxuriko geltokia, Bilbo, 1915
- Sota etxea, Bilbo, 1919
- Carlton hotela, Bilbo, 1919
- Víctor Chávarri Anduizaren jauregia, Leioa
- Martínez Rivas familiaren jauregia, Algorta- Getxo
- Lezama Leguizamonen jauregia, Getxo
- Aldauri etxea, Getxo
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Juan Daniel Fullaondo Errazu, Manuel María Smith e Ibarra: Arquitecto 1879-1956. (1981, ISBN 84-85572-23-8)
- Maite Paliza Monduate, Manuel María de Smith Ibarra: Arquitecto 1879-1956. (1988, ISBN 84-7752-012-7)
- Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala, Manuel María de Smith Ibarra, arquitecto. (1991, ISBN 84-87813-00-3)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Manuel Maria Smith Ibarra Auñamendi entziklopedian