Manuel Mari Apalategi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Manuel Mari Apalategi
Bizitza
Jaiotza Ataun1901eko ekainaren 13a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Donostia1984ko abuztuaren 17a (83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta apaiz katolikoa
Izengoitia(k) Ataungo Bonifazio Aita
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordena Anaia Txiki Kaputxinoen Ordena

Manuel Mari Apalategi Zurutuza (Ataun, Gipuzkoa, 1901eko ekainaren 13a - Donostia, Gipuzkoa, 1984ko abuztuaren 17a) apaiz eta euskal idazlea izan zen, idazterakoan Gudariarteko eta Imanol Sabiaga ezizenak ere hartu izan zituena. Apaiztu ondoren Ataungo Bonipagi Aba ezizena ere hartu zuen.

"Boletin Americano de Estudios Vascos" aldizkari argentinarraren zuzendaria izateaz gain beste argitalpen askotan idatzi izan zuen: "Zeruko Argia", "Euskal-Esnalea", "Yakintza", "Euzko Deya", "El Día", "Euzkadi" eta "Euzko Gogoa"n.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlijio ikasketak Altsasu, Hondarribia eta Iruñean egin zituen; gero kaputxino fraideetan apaiz ordenatu, eta P. Bonifacio de Ataun hartu zuen izena.

1919. urtetik aurrera hainbat agerkaritan esku hartu zuen, esan bezala: «Zeruko Argia», «Euskal Esnalea», «Yakintza», «Euzko Deya» eta «El Día» eta «Euzkadi» egunkarietan.

«Euzko Gogoa» aldizkarian olerkiak argitaratu zituen, eta «Boletín Americano de Estudios Vascos» delakoan euskal kulturari buruzko lanak.

Rabindranath Tagoreren Amal euskaratu eta argitara eman zuen 1933an.

Buenos Airesen Gure Aditza argitaratu zuen 1960an.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]