Manuel Martínez Gargallo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manuel Martínez Gargallo
Bizitza
Jaiotza1904
Herrialdea Espainia
Heriotza1974 (69/70 urte)
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, epailea eta umorista
Izengoitia(k)Manuel Lázaro

Manuel Martínez Gargallo (1902-?) idazle, umorista eta epaile frankista, oso ezaguna da bere epai gogorren ondorioz. Espainiako Gerra Zibilan eta gerraondorengo urteetan frankisten errepresioaren makinerian paper garrantzitsua bete zuen. Hil araztera kondenatu zituen artean Miguel Hernández, Diego San José[1] eta Enrique Martínez Echevarría idazleak egon ziren.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martínez Gargallok nolabaitezko ospea literaturan 1920. hamarkadan lortu zuen. Manuel Lázaro izengoitia erabiliz aldizkari desberdinetan umorezko narrazioak idatzi zituen, besteak beste, Buen Humor, La Voz, Cinegramas, ABC eta Blanco y Negro. Literaturan 27ko Beste Belaunaldia taldean egokitu zaio, beste idazle hauekin batera: Edgar Neville, Miguel Mihura eta Enrique Jardiel Poncela. Bere lagunak ziren ere César González-Ruano eta Camilo José Cela.[2]

1931ko martxoan epaileen karreran sartu zen eta magistratua izateko oposaketak gainditu zituen. Lehen destinoa Leongo Murias de Paredes herrian izan zuen. 1935ean Ávilara eraman zuten eta gerrak bertan harrapatu zuen. Frankistek talde juriko militarrean sartu zuten. Gerra bukatu eta gero Prentsa Epaitegi Berezian izendatu zuten; erakunde horren lana Errepublikaren alde egon ziren kazetariak eta idazleak jarraitzea eta zigortzea izan zen. Urte horietan hogeita hamar heriotz zigor inguru diktatu zituen; horietatik hamaika bete ziren. Kondenatuen artean Miguel Hernández, Diego San José eta Enrique Martínez Echevarría egon ziren, azken biak epailearen adiskide minak; zorionez hirurak kommutatuak izan ziren. Gainera, 20 eta 30 urtetako zigor ugari inposatu zituen.[3]

1941ean desmobilizatua izan zen. Orduan Tenerifeko La Orotavan epailaren izendapena jaso zuen. Kanarietan eta penintsulan goi kargu desberdinak izan zituen 1974 arte zeren eta urte horretan erretreta hartu baitzuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://www.revistadelibros.com/articulo_imprimible.php?art=1634&t=blogs
  2. http://www.monografica.org/03/Art%25C3%25ADculo/4379
  3. Sánchez Camacho, Almudena (2008). «La represión de la prensa republicana madrileña en el primer franquismo, 1939-1945». Madrilgo Complutense Unibertsitatea, Doktoreago tesia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]