Manuel Mujica Láinez

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Manuel Mujica Láinez, 1979an.

Manuel Mujica Láinez (Buenos Aires, Argentina, 1910 - Córdoba, Argentina, 1984) Argentinako idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzian eta Ingalaterran ikasketak egin ondoren, bizitza guztian erabat utzi ez zuen kazetaritza-lanari ekin zion.

Hogeita hamarren bat eleberri eta zenbait ipuin ondu zituen. Mujicak bere literatura-lan gehienetan Buenos Airesen iragana islatzen du: Don Galaz de Buenos Aires (1938), XVII. mendeko hiria gai duena; Canto a Buenos Aires (1943), hiriburuaren sorreraren eta ondoko garapenaren ingurukoa. Misteriosa Buenos Aires (1950) idazlaneko kontakizun motzekin bertako aristokraziaren inguruko saila hasi zuen: Los ídolos (1953), La casa (1954), Los viajeros (1955), Invitados en el paraiso (1957). Haren lan nagusia, Bomarzo (1962), Italiako Errenazimentuan giroturik dago, eta garai hartako gizon ahaltsuenaren bizitza kontatzen du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manuel Mujica Láinez Aldatu lotura Wikidatan